Robert F. Furchgott

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert Furchgott» orritik birbideratua)
Robert F. Furchgott

Bizitza
JaiotzaCharleston1916ko ekainaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaCharleston
HeriotzaSeattle2009ko maiatzaren 19a (92 urte)
Hezkuntza
HeziketaHego Carolinako Unibertsitatea
Northwestern Unibertsitatea Doktoretza
Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea
Feinberg School of Medicine (en) Itzuli
Hezkuntza-mailakatedraduna
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria, medikua, farmazialaria, unibertsitateko irakaslea, kimikaria eta farmakologoa
Enplegatzailea(k)Miamiko Unibertsitatea
Washingtongo Unibertsitatea Saint Louisen
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Find a Grave: 37400563 Edit the value on Wikidata

Robert Francis Furchgott (Charleston, Hego Carolina, Ameriketako Estatu Batuak, 1916ko ekainaren 4a - Seattle, Ameriketako Estatu Batuak, 2009ko maiatzaren 19a) estatubatuar biokimikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1937-1940 bitartean kimika ikasi zuen Ipar Carolinako Unibertsitatean, eta ondoren Northwestern Unibertsitatean. Irakasle gisa lan egin du, besteak beste, New Yorkeko Unibertsitatean 1956tik 1988ra, eta unibertsitate hartako Osasunaren Zientzietako Zentroko irakasle emeritua da harrezkero.

Sendagaiek odol-hodietan duten eragina aztertu zuen, eta sendagai berak kasu batzuetan odol-hodiak zabaltzen dituela, eta besteetan, berriz, uzkurtu egiten dituela aurkitu zuen. Furchgottek pentsatu zuen desberdintasun horren eragilea odol-hodietako zelulen gainaldearen (endotelioaren) egoera zela. Endotelioa behar bezala ala kaltetuta zegoen, era bateko ala besteko eragina zuten botikek. 1980. urtean egindako ikerketa batean frogatu zuen, esperimentu baten bidez, azetilkolinak endotelioa egoera onean dagoenean bakarrik duela odol-hodiak zabaltzeko ahalmena, eta era berean ondorioztatu zuen endotelioko zelulek seinale molekular ezezagun baten bidez odol-hodietako gihar-zelula lauetan erlaxazioa eragiten dutela, eta horrela zabaltzen direla hodiak. Seinale molekular horri EDRF (endoteliotik eratorritako eragile erlaxatzailea) deitu zion Furchgottek, eta eragile hori identifikatzeko lanetan murgildu zen buru-belarri. Beste hainbat sariz gainera, Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen 1998an, Ferid Murad eta Louis J. Ignarro zientzialariekin batera, oxido nitrikoari buruz eta gai horrek sistema kardiobaskularreko seinale molekular gisa betetzen duen zereginari buruz egindako lanengatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]