Robert Haab
Robert Haab (Wädenswil, 1865eko abuztuaren 8a – Zürich, 1939ko urriaren 15a) suitzar abokatu, epaile, diplomazialari eta politikaria izan zen. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1922an eta 1929an.
Zuzenbidea ikasi zuen Zürich, Estrasburgo eta Leipzigeko unibertsitateetan, eta Jenako unibertsitatean doktoratu zen. Denbora batez abokatu izan zen eta 1899an Züricheko kantonamenduko Auzitegi Goreneko epaile izendatu zuten.
Alderdi Erradikal Demokratikoko kide izan zen. 1894tik 1899ra bere jaioterriko alkate izan zen. 1912tik 1917ra Suitzar Trenbideen zuzendari nagusia izan zen eta 1917an Suitzaren enbaxadore izan zen Alemanian.
Suitzako Kontseilu Federaleko kide izan zen 1918tik 1929ra, eta Pista eta Trenbideen saila zuzendu zuen. Trenbide sarearen elektrifikazioa bultzatu zuen eta posta, telefono eta telegrafo zerbitzuak zabaldu zituen.
Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1922 eta 1929an.