Robert Jacobsen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Robert Jacobsen
Bizitza
Izen osoa Robert Julius Tommy Jacobsen
Jaiotza Kopenhage1912ko ekainaren  4a
Herrialdea  Danimarka
Lehen hizkuntza Daniera
Heriotza Egtved1993ko urtarrilaren  26a (80 urte)
Hezkuntza
Heziketa Danimarkako Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzak Daniera
Ikaslea(k) Peter Bonde Itzuli
Claus Carstensen Itzuli
Lise Malinovsky Itzuli
Jarduerak
Jarduerak eskultorea, margolaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Danimarkako Arte Ederren Errege Akademia
Jasotako sariak
Influentziak COBRA Itzuli

Robert Julius Tommy Jacobsen (Kopenhage, 1912ko ekainaren 4aTågelund, Danimarka, 1993ko urtarrilaren 26a) danimarkar eskultore eta margolari bat izan zen. Robert saria bere omenez dago izendatuta.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jacobsen Kopenhagen jaio zen. Bigarren Mundu Gerra bitartean hainbat daniar artista modernistekin egin zuen lan, esate baterako; Asger Jorn, Carl-Henning Pedersen eta Egil Jacobsen eta baita ere parte hartu zuen Helhesten egunkaria egiten, geroago egunkari horrek The COBRA-mugimendua sortuko zuen. Periodo honetan harrizko hainbat eskultura erraldoi sortu zituen "fabeldyr" (alegiazko animaliak) izenekoak. Frantziara bidaiatu zuen bere lagunarekin Richard Mortensen eta han bizi izan zen 1947-1969. Frantzian bizi izan zen denbora horretan urtutako burdinarekin eskulturak egiten hasi zen. Bertan, Frantzian, Gros Robert ezizena jarri zioten.

1962-1981 bitartean, irakaslea izan zen Kunstakademie der Bildenden Künste akademian, Munich. 1969an Tågelundera joan zen bizitzera, Egtved mendebaldea, Danimarka. 1976tik 1985ra irakasle izan zen Royal Danish Academy of Art akademian, Kopenhage. 1986-1991 Jean Clareboudt-ekin eskultura parke bat egin zuen Tørskind Gravel Pit inguruan, Egtved eta Vejl gertu. Baita ere lan egin zuen bere laguna eta suhiarekin, Bernard Leauté. Jacobsenek ere loturak zituen Aser Jorn eta CoBrA artistekin, baina inoiz ez zen beraien taldeko kide izan. 1974ean Suediako erregeak Prince Eugen Medal saria eman zion.

1993. urtean hil zen, 80 urte zituela, bere etxean Tågelunden. 60 metroko altuera zuen eskultura bat egiteko asmoa zegoen Kopenhagen 2012an, Robert Jacobsen fundazioak ordainduta, baina, udaletxeak ezetz esan zien.

Komposition in Eisen (Komposizioa burdinean) eskultura, UNIQA eraikinaren aurrean Leopoldstadt, Viena

Artelanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Robert Jacobsenen artelanak mundu guztiko museoetan daude batzuk aipatzearren:

  • Musee d'Art Wallon (Liege, Belgika)
  • Museo de Arte Moderna (São Paulo, Brasil)
  • Von der Heydt Museum (Wuppertal, Alemania)
  • Wilhelm Hack Museum (Ludwigshafen, Alemania)
  • Lembruck Museum (Duisburg, Alemania)
  • Sculptors Museum (Glaskasten, Marl, Alemania)
  • "Kunsthalle" exhibition hall Kiel (Kiel, Alemania)
  • Neue Pinakothek, (Munich, Alemania)
  • town gallery Lenbachhouse (Munich, Alemania)
  • "Kunsthalle" exhibition hall Emden donation Henri Nannen (Emden, Alemania)
  • Didrichsenin taidemuseo (Helsinki, Finlandia)
  • Musee National d'Art Modern (Paris, Frantzia)
  • Centre Pompidou (Paris, Frantzia)
  • Musee de Peinture et de Sculpture (Grenoble, Frantzia)
  • Musee des Beaux-Art (Rennes, Frantzia)
  • Fon National d'Art Comteporain (Frantzia)
  • Musee Rodin Paris (Frantzia)
  • Stedelijk Museum (Amsterdam, Herbehereak)
  • Kröller-Müller Museum (Otterlo, Herbehereak)
  • Nationalgalerie (Oslo, Norvegia)
  • Moderna Museet (Stockholmo, Suedia)
  • Musee des Beaux-Art (La Chaux-de-Fonds, Suitza)
  • Magyar Nemzeti Muzeum (Budapest, Hungaria)
  • Museum of Art, Carnegie Institute (Pittsburgh, AEB)
  • Hirshhorn Museum and Sculpture Garden (Washington,AEB)
  • Fondation Herzog (New York, AEB)
  • Carnegie Institute (Philadelphia, AEB)