Robert Kotxarian
Itxura
Robert Sedraki Kotxarian (armenieraz: Ռոբերտ Սեդրակի Քոչարյան, translit.: Robert Sedraki Kotxarian[1]; Stepanakert, 1954ko abuztuaren 31) armeniar politikaria da. Armeniako presidentea izan zen 1998tik 2008ra eta lehen ministroa 1997tik 1998ra. Aurretik, Artsakheko presidente izan zen 1994tik 1997ra, eta lehen ministro 1992tik 1994ra.
Nagorno-Karabakheko hiriburuan jaio zen eta alderdi komunistako gazteetako kide izan zen. Eskualdea Armeniarekin batzearen aldeko mugimenduaren liderretako bat izan zen eta Karabakh Garaiko Lehen Gerran esku hartu zuen.
Bere lehendakaritzan, Armeniak hazkunde ekonomiko handia izan zuen, baina Kotxariani ustelkeriaren alde egitea ere leporatu zioten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 163. arauaː Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak. (kontsulta data: 2026-10-01).