Robert Lewandowski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert Lewandowski


UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

2014ko martxoa -
Bizitza
JaiotzaVarsovia eta Leszno, Warsaw West County (en) Itzuli1988ko abuztuaren 21a (35 urte)
Herrialdea Polonia
Lehen hizkuntzapoloniera
Familia
Ezkontidea(k)Anna Lewandowska (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
ingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Poland national under-21 football team / 30
Poland national under-19 football team / 10
Znicz Pruszków2006 / 20085936
Poloniako futbol selekzio nazionala2008 / ezezaguna14682
Lech Poznań2008 / 20105832
Borussia Dortmund2010 / 201413174
FC Bayern München2014 / 2022ko uztaila253238
Bartzelona Futbol Kluba2022ko uztailaren 20a / ezezaguna5131
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Kirol zenbakia9
Pisua81 kilogramo
Altuera185 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

IMDB: nm5040678 Facebook: rl9official Twitter: lewy_official Instagram: _rl9 TikTok: _rl9 FIFA: 299688 UEFA: 250002096 Edit the value on Wikidata

Robert Lewandowski (Varsovia, Polonia, 1988ko abuztuaren 21a) poloniar futbolaria da. FC Barcelona taldean jokatzen du, aurrelari gisa. Poloniako futbol selekzio nazionalarekin ere deitua izaten da, eta bertako kapitain eta historiako goleatzaile nagusia da. Bere garaiko goleatzaile onenetariko bat bezala kontsideratua dago. Hainbat txapelketa internazionaletan parte hartu du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roberten futbol ibilbidea MKS Varsovia Warsaw taldean hasi zuen 1997. urtean, 9 urte besterik ez zituela, eta bertan hazi zen 2004. urterarte. Urte horretan bere hiriko beste talde batera joan zen, hain zuzen ere Delta Warsaw taldera, baina han urte bat bakarrik egon zen, hurrengo denboraldirako Legia Warsaw II taldera joan baitzen. Han ere urte bat bakarrik egon zen, 2006-2007 denboraldian profesionaletan jokatzen hasi zen eta. Znicz Pruszków taldean egon zen 2006 eta 2008 urteen artean. 59 partidu jokatu zituen eta 36 gol sartu. 2008an, Lech Poznań-ek fitxatu zuen 1,5 milioi eurorengatik, eta beste bi urte egon zen bertan, 58 partidu jokatu eta 32 gol sartuz.

Geroz eta hobeto ikusten zen, eta hainbat taldek begia jarri zuten berengan, adibidez Borussia Dortmundek. 2010ean, eta 4,5 milioi euro ordainduta, talde alemaniarrak erosi zuen, eta egongo zen 2014. urterarte. Hor frogatu zuen zein aurrelari ona zen, eta 4 urtetan 131 partidu jokatu zituen, zeinatan 74 gol sartu zituen. Bere errendimendua bikaina izan zen, eta Alemaniako beste talde erraldoiak, Municheko Bayernek, beregan jarri zituen begiak. Hala bada, 2014ko udan, kontratua bukatu zitzaion, eta debalde alde egin zuen bere aurkari zuzenerera. 2020. urterarte bere maila baieztatu eta aurkarien errespetua handitzea besterik ez du egin, 200 partidu baino gehiago jokatu ditu eta gutxigorabehera bere gol koefizientea 0,75ekoa da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Lewandowski


Biografia
Polonia
Artikulu hau Poloniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.