Robert McCartney

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Robert McCartney
Member of the 2nd Northern Ireland Assembly Itzuli

2003-11-26 - 2007-01-30
Barrutia: North Down Itzuli
Hautaketa: 2003 Northern Ireland Assembly election Itzuli
Member of the 1st Northern Ireland Assembly Itzuli

1998-06-25 - 2003-04-28
Barrutia: North Down Itzuli
Hautaketa: 1998 Northern Ireland Assembly election Itzuli
Member of the 52nd Parliament of the United Kingdom Itzuli

1997-05-01 - 2001-05-14
Barrutia: North Down Itzuli
Hautaketa: 1997 United Kingdom general election Itzuli
Member of the 51st Parliament of the United Kingdom Itzuli

1995-06-15 - 1997-04-08
Barrutia: North Down Itzuli
Hautaketa: 1995 North Down by-election Itzuli
Member of the 1982-1986 Northern Ireland Assembly Itzuli


Hautaketa: 1982 Northern Ireland Assembly election Itzuli
Bizitza
Jaiotza Belfast1936ko apirilaren  24a (83 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Hezkuntza
Heziketa Belfasteko Queen's unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Londres
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa UK Unionist Party Itzuli
Ulstergo Alderdi Unionista

Robert McCartney (Belfast, 1936ko apirilaren 24a) britainiar abokatu eta politikaria da. Britainia Handiko Alderdi Unionistako buruzagi nagusia izan zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen, bizi zen hirian bertan, Belfasten. Karrera politikoa 1970eko hamarraldian hasi zuen, baina 1980ko hamarraldira arte ez zen nabarmendu, Hiritartasun Berdintasunaren Aldeko Kanpainaren buru izan ondoren, batez ere. Dena dela, 1996an iritsi zen karreraren gailurrera, Britainia Handiko Alderdi Unionistako buruzagi nagusi hautatu baitzuten. Alderdi horrek bi helburu nagusi zituen: batetik, Irlandaren eta Britainia Handiaren arteko legeria-osotasuna lortzea; bestetik, Ipar Irlandak eta Britainia Handiko gainerako estatuek elkarren arteko harremanak estutzea. Mc Cartneyk, Ipar Irlandako unionista protestanteen interesen ordezkari konbentzituak, boikota egin zion bake-prozesuari, Sinn Fein alderdia negoziazio-mahaira eseri zen unean eta IRA erakunde armatuak su-etena deitu ondoren, zalantza handiak baitzituzten IRAren beso politikoak bere gain har zezakeen konpromiso-mailaz. Dena dela, negoziazio-prozesuaren azken fasean, eragozpen gutxiago jarri zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]