Robert Moog

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Robert Moog
Bob Moog3.jpg
Bizitza
Jaiotza New York1934ko maiatzaren 23a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Asheville (Ipar Carolina)2005eko abuztuaren 21a (71 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (garuneko tumorea)
Hezkuntza
Heziketa Queens College
Cornell University College of Engineering
Columbia School of Engineering and Applied Science
Cornell Unibertsitatea
Columbiako Unibertsitatea
Berklee College of Music
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea asmatzailea, Ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
IMDb nm0600555

Robert Moog (Flushing, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1934 - Asheville, Ipar Carolina, Ameriketako Estatu Batuak, 2005) asmatzailea izan zen. Musika-sintetizadorea asmatu zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisika, ingeniaritza elektrikoa (Columbiako Unibertsitatean) eta ingeniaritza fisikoa (Cornell Unibertsitatean) ikasi zituen. New Yorkeko Queens Collegeko ikasle zela, bere enpresa sortu zuen, edozein musika-tresnaren hotsa era elektronikoan errepikatzeko gai ziren teklak ekoizteko. Herbert Deutsch musikagilearen laguntzarekin, Moog sintetizadorearen eredua aurkeztu zuen 1964ko biltzar batean. Tresna horrek izugarrizko eskaerak izan zituen, eta mundu osoan ezagun egiten hasi zen Moog izenaz.

Gero, Walter Carlos musikagilearekin hasi zen lanean, eta hark Switched on Bach lana grabatu zuen 1969an. 1976an, berriz, Polymoogo tresna ezagutarazi zuen, akordeak sortzeko gaitasuna zuena. Gaur egun, asko erabiltzen da tresna hori herri-musikan, nahiz eta musika elektronikoko musikagileek ere erabili dituzten tresnak ematen dituen aukerak. Asmatzailea hil ondoren, Bob Moog Fundazioa sortu zuten haren oroitzapenez, musika elektronikoa garatzeko bizitza osoan egin zuen lanari jarraipena emateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Moog Aldatu lotura Wikidatan