Robert Siohan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Robert Siohan
Bizitza
Jaiotza Paris1894ko otsailaren  27a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1985eko uztailaren  16a (91 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Corrie Siohan Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Goi Mailako Musika eta Dantza-Kontserbatorio Nazionala
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak orkestra zuzendaria eta abesbatza-zuzendaria
Enplegatzailea(k) Parisko Kontserbatorioa
Musika instrumentua biolina
IMDb nm0802565

Robert Siohan (Paris, Frantzia, 1894ko otsailaren 27a - Paris, 1985eko uztailaren 16a) frantses musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika-ikasketak Parisko Kontserbatorioan egin zituen, 1909tik 1922ra bitartean. Alto, kontrapuntu eta fugako lehenengo sariak lortu zituen, eta ondoren, Vincent d´Indyrekin lan egin zuen. Hark orkestra-zuzendaritzara zuzendu zuen.

Haren lehenengo lanek Halphen Saria (1922, Harizko laukotea) eta Blumenthal Saria (1925-1926, Sinfonia) jaso zituzten.

Arthur Honeggerren David Erregea lanaren lehenengo audizioa egin zuen, Parisen, 1924an. Poliki-poliki, arrakasta hartu zuen orkestra-zuzendari gisa, eta Pasdeloup kontzertuetan zuzendari aritu zen, behin baino gehiagotan. 1929an bere orkestra sortu zuen, Concerts Siohan; Parisko talde dinamikoetako bat bihurtu zen, eta musika berriei eta interprete gazteei ateak zabaldu zizkien.

1932tik 1946ra bitartean, Parisko operako abesbatzetako zuzendari izan zen, eta ondoren, Kontserbatorioko irakasle (1948-1962), eta musikako ikuskari orokorra Kulturako Ministerioan (1962-1964).

Siohanen lehenengo lanak bide neoklasikoaren barruan sartzen dira, eta ez zuen ia inoiz bide hori utzi. Opera bat idatzi zuen, Le Baladin de satin cramoisi (1926-1927); ballet bat, Hypérion (1938); bi lan sinfoniko, In memoriam (1922), Kontzertua biolinerako (1927), Kontzertua pianorako (1939), ganbera-musika, musika instrumentala eta melodiak.

Hainbat urtez, musikologia eta kritika landu zuen (Le Monde eta Combat aldizkarietan, batez ere).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]