Robert William Fogel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Robert William Fogel

Robert William Fogel (New York, 1926ko uztailaren 1a - Oak Lawn, Illinois, 2013ko ekainaren 11a) estatubatuar historialari eta zientzialaria izan zen. Cambridge, Columbia eta Johns Hopkins unibertsitateetan goi-mailako ikasketak egin ondoren, eskolak eman zituen Harvardeko eta Rochesterreko unibertsitateetan.

Esklabotasunak eta burdinbideek Estatu Batuetako ekonomian izan zuten eraginari buruz idatzi du batez ere, eta haren ideia erradikalak oso eztabaidatuak izan dira. The Union Pacific Railroad: A Case in Premature Enterprise (1960) eta Railroads and American Economic Growth: Essays in Econometric History (1964) liburuetan guztiz desegin zuen ordu arteko iritzi nagusia, burdinbideek Estatu Batuetako ekonomiaren hazkundean oso eragin gutxi izan zutela azaldu zuenean. Ideia horrek baino are hauts gehiago harrotu zuten ordea, Time on the Cross: The Economics of American Negro Slavery (1974, Estatu Batuetako ekonomia esklabotasunaren garaian) liburuan plazaratu zituenak: alegia, esklabotasuna kotoia lantzeko sistema eraginkorra izan zela eta arrazoi politikoengatik —ez ekonomikoengatik— desagertu zela. Liburuak izan zituen kritika zorrotzei erantzunez, Without Consent or Contract: The Rise and Fall of American Slavery (1989-1992, Baimenik gabe: Estatu Batuetako esklabotasunaren goraldia eta beheraldia) idatzi zuen gero. Liburu horretan esklabotasuna gaitzetsi zuen eta aurreko ikerketan behar bezala argitu gabe utzitako gai batzuk hobeto azaldu zituen. 1993an Ekonomiako Nobel saria jaso zuen, Douglass C. Northekin batera, historiako gertakariak teoria ekonomikoen eta metodo kuantitatiboen bidez aztertzeko egindako lanarengatik, eta kliometria —historiaren azterketa estatistiko zehatzak eta neurketa objektiboak egitean datzan ekonomiaren adarra— fundatuz egindako ekarpenarengatik.

Fogel gaur egun Center for Population Economics (CPE) erakundeko zuzendaria da, Chicagoko Unibertsitatean, eta NIH (National Institutes of Health) erakundeak bultzatutako Early Indicators of Later Work Levels, Disease and Death proiektuko ikertzaile nagusia.

Fogelen azken kontzeptuak ondorengo lanetan jasota daude: The Escape from Hunger and Premature Death, 1700–2100: Europe, America, and the Third World eta The Changing Body: Health, Nutrition, and Human Development in the Western World since 1700, biak ere Cambridge University Press-ek argitaratuak.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Union Pacific Railroad: A Case in Premature Enterprise, 1960.
  • Railroads and American Economic Growth: Essays in Econometric History, 1964.
  • Time on the Cross: The Economics of American Negro Slavery, 2 volumes, 1974. (Stanley Engermanekin batera)
  • Without Consent or Contract: The Rise and Fall of American Slavery, 2 liburuki, 1989.
  • Economic Growth, Population Theory and Physiology: The Bearings of Long-Term Processes on the Making of Economic Policy, 1994.
  • The Slavery Debates, 1952-1990: A Retrospective . Baton Rouge: Louisiana State University Press, 2003. 106 pp. ISBN 0-8071-2881-3.
  • The Fourth Great Awakening and the Future of Egalitarianism Chicago: University of Chicago Press, 2000.
  • The Escape from Hunger and Premature Death, 1700-2100: Europe, America, and the Third World. New York: Cambridge University Press, 2004. 189 orr. ISBN 0-521-80878-2.
  • The Changing Body: Health, Nutrition, and Human Development in the Western World since 1700 (Roderick Floud, Bernard Harris eta Sok Chul Hongekin batera), Cambridge University Press, New York 2011 ISBN 978-0-521-87975-0

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]