Robert Woodrow Wilson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert Woodrow Wilson
Robert Wilson (28215880301) (cropped).jpg
Bizitza
JaiotzaHouston1936ko urtarrilaren 10a (85 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew Jersey
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Teknologia Institutua
Rice Unibertsitatea
Lamar High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta fisikaria
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Phi Beta Kappa Elkartea
American Astronomical Society
Ameriketako Fisika Elkartea

Robert Woodrow Wilson (Houston, Texas, 1936ko urtarrilak 10ean jaioa), fisikari estatubatuar bat da.

1978an, Fisikako Nobel Saria lortu zuen Arno Allan Penziasekin, nahi gabe, 1964an, mikrouhinen hondoko erradiazioa edo, ingelesez CMBa aurkitu izanagatik (urte horretako nobel saria, Pyotr Leonidovich Kapitsarekin banatu zuten beste lan bategatik). AEBetako New Jersey estatuko Holmdel herriko Bell Laborategietan antena mota berri batean lanean ari zirela, azaldu ezin zuten zarata iturri bat aurkitu zuten atmosferan. Antenaren hartzea findu ondoren, zarata hori, azkenik, CMBa bezala identifikatu zen, Big Bangaren teoriak proposatutako suposaketak baieztatzen zituena.

Wilson, Riceko Unibertsitatean graduatu zen, eta Kaliforniako Teknologia Institutuan graduondoko bat du.