Roberto Goyeneche

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Roberto Goyeneche
RobertoGoyeneche.jpg
Bizitza
Jaiotza Buenos Aires1926ko urtarrilaren 29a
Herrialdea  Argentina
Heriotza Buenos Aires1994ko abuztuaren 27a (68 urte)
Hobiratze lekua La Chacarita hilerria
Lanbidea
Lanbidea abeslaria, aktorea eta gitarra-jotzailea
IMDb nm0333059

Roberto Emilio Goyeneche, euskal grafiaz Roberto Emilio Goienetxe (Saavedra, 1926ko urtarrilaren 29a - Buenos Aires, 1994ko abuztuaren 27a) argentinar tango abeslaria izan zen. Euskal jatorria zuen[1], Nafarroakoa hain zuzen ere. El Polaco ("Poloniarra") ezizenez ezaguna zen, ileoria eta meharra baitzen, garai hartako Argentinako poloniar emigrante ugariren antzera.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roberto Goyeneche eta Aníbal Troilo.

Hasieran Carlos Gardel ospetsuaren estiloan abesten hasi zen, gerora bere berezko estiloa garatzeko. 1944an, 18 urterekin, Raúl Kaplúnen orkestran sartu eta Radio Belgrano irratian abesten hasi zen. 1952an, Horacio Salgán musikari eta piano-jotzailearekin batera abesten hasi zen.

1956an bere lagunmina Aníbal Troiloren orkestran abesten hasi zen, eta 26 abesti grabatu zituen berarekin. 1963an, bakarkako ibilbideari ekin zion; garai hartan, Ástor Piazzollaren Balada Para Un Loco abestu zuen lehen kantaria izan zen.

1980ko hamarkadan Fernando Solanas zinema zuzendariaren El exilio de Gardel eta Sur filmetan agertu zen. 1994ko abuztuaren 27an hil zenean, artean jardunean zirauen tango abeslaririk garrantzitsuena zen. Buenos Aires hiriko Saavedra auzoan bere omenezko kale bat dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. El Tango y los vascos, euskosare.org

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roberto Goyeneche Aldatu lotura Wikidatan