Roberto Iniesta
| Roberto Iniesta | |
|---|---|
(2008) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Plasencia, 1962ko maiatzaren 16a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Barakaldo, 2025eko abenduaren 10a (63 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kantugilea, abeslaria, musikaria, konpositorea eta gitarra-jotzailea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Extrechinato y Tú Extremoduro Robe (en) |
| Genero artistikoa | rock symphonic rock (en) hard rock |
| Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
| Diskoetxea | Avispa (en) |
| extremoduro.com | |
Roberto Iniesta Ojea, «Robe» (Plasencia, Cáceresko probintzia, 1962ko maiatzaren 16a - Gurutzeta, Barakaldo, 2025eko abenduaren 10a) espainiar rock musikari, musikagile eta gitarra-jotzailea izan zen, Extremoduro taldearen sortzaile eta burua. Hura desegin ondoren, bakarka aritu zen, eta baita beste artista batzuekin elkarlanean ere.[1]
Extremadurako Domina jaso zuen 2014an, eta Espainiako Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina 2024an. 2025an, Plasenciako seme kuttun izendatu zuten.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Roberto Iniesta Plasencia jaio zen, Cáceresko probintzian, 1962ko maiatzaren 16an. Ikasketak utzita, hogei urterekin hasi zen kantak konposatzen eta Dosis Letal izeneko taldea osatu zuen. 1987an, Kaito eta William lagunekin batera, Extremoduro sortu zuen.[1]
Extremodurok hasieratik erakutsi zuen nondik jo nahi zuen, rock gogorretik hain zuzen —"rock transgresiboa" deitzen zioten taldekoek—, baina 1993an, Iñaki Antón Uoho bilbotar gitarrista eta ekoizlea batu zitzaionean —Platero y Tú taldeko kidea— lortu zuen bere soinua definitzea. Hain zuzen ere, hurrengo urteetan egin zituen taldeak bere diskorik sonatuenak, Agila (1996) arrakastatsuarekin hasita. Ordura arte Extremoduro talde ezaguna zen gazteen artean eta sarritan azaltzen zen prentsa espezializatuan, baina disko horrekin komunikabide handietara salto egin zuen.[1]
Taldeak 11 disko argitaratu zituen 2013ra bitartean. Gero, Iniestak bakarkako bideari heldu zion. Bost disko karrikaratu zituen Robe izenarekin, azkena 2023an.[1] Horretaz gain, Platero y Tú, Fito & Fitipaldis, Extrechinato y Tú, La Gripe, Marea edo Gatibu taldeekin agertu zen.[2]
2006an, Iñaki Antónekin batera, Muxik diskoetxea sortu zuen. Azken urteak Euskal Herrian eman zituen. Emaztea Bibi zuen eta bi seme-alabaren aita zen. 2024an osasun arazoak izan zituen, biriketako tronboenbolismo bat hain zuzen ere, eta egiten ari zen birako azken bi kontzertuak bertan behera utzi behar izan zituen.[1]
2025eko abenduaren 10ean hil zen, Barakaldoko Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean. Errautsak Plasenciara eraman zituzten.[3]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Extremoduro
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rock transgresivo (1989)
- Somos unos animales (1991)
- Deltoya (1992)
- ¿Dónde están mis amigos? (1993)
- Pedrá (1995)
- Agila (1996)
- Iros todos a tomar por culo (1997, zuzenekoa)
- Canciones prohibidas (1998)
- Yo, minoría absoluta (2002)
- Grandes éxitos y fracasos (Episodio primero) (2004, bilduma)
- Grandes éxitos y fracasos (Episodio segundo) (2004, bilduma)
- La ley innata (2008)
- Material defectuoso (2011)
- Para todos los públicos (2013)
Extrechinato y Tú
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Poesía básica (2001)
Robe
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lo que aletea en nuestras cabezas (2015)
- Destrozares, canciones para el final de los tiempos (2016)
- Bienvenidos al temporal (2018, zuzenekoa)
- Mayéutica (2021)
- Se nos lleva el aire (2023)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 5 Lizarralde, Mikel. Robe Iniesta Extremoduro taldeko abeslari eta gitarrista hil da. Berria, 2025eko abenduak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (kontsulta data: 2025-12-12).
- ↑ Velez, Natxo. Robe Iniesta, Euskal Herrian itzala utzi duen “Extremadurako erregea”. Orain, 2025eko abenduak 10, orain.eus (kontsulta data: 2025-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Bonilla, P. Calvo y R.. (2025-12-12). «Robe Iniesta falleció en Bilbao y sus cenizas serán trasladadas a Plasencia» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-12-12).