Roberto Marcelo Levingston

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roberto Marcelo Levingston


Argentinako presidentea

1970eko ekainaren 18a - 1971ko martxoaren 21a
Juan Carlos Onganía - Alejandro Agustín Lanusse
Bizitza
JaiotzaSan Luis1920ko urtarrilaren 19a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires2015eko ekainaren 17a (95 urte)
Hobiratze lekuaLa Chacarita hilerria
Hezkuntza
HeziketaNation Military College (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakofizierra eta politikaria
Lantokia(k)Buenos Aires
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraArgentine Army (en) Itzuli
Graduabrigada-jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente

Find a Grave: 175863453 Edit the value on Wikidata

Roberto Marcelo Levingston Laborda (San Luis, 1920ko urtarrilaren 10a - Buenos Aires, 2015eko ekainaren 17a) argentinar militar eta politikaria izan zen. Argentina de facto-ko presidentea izan zen 1970 eta 1971 artean.

Inteligentzian eta kontrainsurgentzian esperientzia zuen jeneral bat izan zen. 1970eko ekainaren 18an, kolpe militar baten bidez, Juan Carlos Onganía presidente jenerala kargutik kendu zuten, Montoneros gerrilla zapaltzeko gai ez zelako. Politika ekonomiko protekzionista egin zuen, herrialdeko inflazioa eta atzeraldia konpondu ezin izan zituena. Terroristei eta bahitzaileei ere heriotza-zigorra ezarri zien. 1971ko martxoaren 21ean, Alejandro Agustín Lanussek zuzendutako beste kolpe militar batean kargutik kendu zuten.