Roberto Rossellini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roberto Rossellini
Roberto Rossellini.jpg
Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


Tennessee Williams - Alan J. Pakula
Bizitza
JaiotzaErroma1906ko maiatzaren 8a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1906ko maiatzaren 8a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1977ko ekainaren 3a)
HeriotzaErroma1977ko ekainaren 3a (71 urte)
Hobiratze lekuaCampo Verano (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Assia Noris (en) Itzuli  (1934 -  1936)
Marcella De Marchis (en) Itzuli  (1936 -  1950)
Ingrid Bergman  (1950 -  1957)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
ingelesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakzinema zuzendaria, aktorea, zinema ekoizlea, antzerkigilea, gidoilaria eta automobil-pilotua
Lan nabarmenakPaisà (en) Itzuli
Roma città aperta
Europa '51 (en) Itzuli
Journey to Italy (en) Itzuli
Stromboli (en) Itzuli
Vanina Vanini (en) Itzuli
The Flowers of St. Francis (en) Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak

robertorossellini.it
IMDB: nm0744023 Allocine: 984 Allmovie: p109008 TCM: 165791
Find a Grave: 8108430 Edit the value on Wikidata

Roberto Rossellini (Erroma, Italia, 1906ko maiatzaren 8a - 1977ko ekainaren 3a) zinema zuzendari italiarra izan zen.

Italiar Neorrealismoa delako zinemaren zuzendari handienetarikoa da, Roma, città aperta pelikula egin zuenetik. Izan ere, filme hori italiar neorrealismoaren mugarritzat jotzen da zinemaren historian.

Bizitza eta obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo film luzeak faxismoaren propagandarako egin behar izan zituen.

Roma, città aperta (1945, Erroma hiri irekia) filmak hiri suntsitu baten sufrimendua eta bizi nahia kontatzen du oso baliabide gutxitaz eta dokumental estiloan; Paisá (1946) filmak gerraren amaiera kontatzen du estilo berean. Nazioartean arrakasta eta eragin handia izan zuten bi film horietan Rosselinik sortu zuen estiloari neorrealismoa deitu zitzaion.

Germania anno zero (1947) Francesco, giullare di Dio (1950, Frantzisko, Jaunaren koblakari) Frantzisko Asiskoaren bizia kontatzen duena; Dov´è la liberta? (1952, Non da askatasuna?) filmetan, beste gai eta generoak landu zituen.

Ingrid Bergman antzezlearekin ezkondu zen eta film bikainak egin zituzten elkarrekin, beren harremana agertzen zutenak: Stromboli, terra di Dio (1950, Stromboli, Jainkoaren lurra), Viaggio en Italia (1953, Bidaldia Italian barrena), La Paura (1954, Beldurra).

1957an India dokumental neorrealista egin zuen antzezle ezezagunekin, Il generale della Rovere (1959) filmak arrakasta handia izan zuen.

Zinema utzi zuen eta telebistarako filmak egin zituen; didaktikoak, dokumental historikoak eta biografiak: L´etá del ferro (1964, Burdinaroa), La presa di potere di Luigi XIV (1966, Luis XIV.ak aginpidea hartu zuenean), Socrate (1970), Il Messia (1975).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roberto Rossellini Aldatu lotura Wikidatan