Robustiana Mujika Egaña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robustiana Mugica y Egaña» orritik birbideratua)
Robustiana Mujika Egaña

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRobustene Mujika Egaña
JaiotzaDeba1888ko maiatzaren 24a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaDeba1981eko irailaren 16a (93 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpoeta, antzerkigilea eta idazlea
Lan nabarmenak
KidetzaEmakume Abertzale Batza
Euskaltzaindia
MugimenduaEuskal Pizkundea
Izengoitia(k)Tene Mujika
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Literaturaren Zubitegia: 334

Robustiana Mujika Egaña, goitizenez Tene, (Deba, 1888ko maiatzaren 24a - ib., 1981eko irailaren 16a) euskal idazlea eta politikaria izan zen.[1][2][3]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume Abertzale Batzako lehendakaria izan zen 1935az gero. Hizlari suharra zen; EAJko ekitaldi agerikoetan parte hartu zuen Euskal Esnalea, Euzko-Deya, Gure Herria, Euzkerea, El Día, Euzkadi, Agur, Luzaro, Goiz-Argi eta Deva agerkarietan, besteak beste, argitaratu zituen ipuinak eta artikuluak Olerkiak idatzi zituen: Aberriaren udaberria, Ama, Arno’ko kurutza eta batez ere Miren Itziar’ri idazkiak eta olerkiak. Azken horrek 19 gutun biltzen ditu, abertzaletasunaren zabaltze aldera idatziak, eta 23 olerki liriko Antzerki lanak ere idatzi zituen: Gogo oñazeak, Gabon, Nekane eta neskutzaren babesa.

1923an Zornotzan argitaratu zuen bere lana, bai bertso bai prosan idatzita, Mireni idazkiak eta olerkiak. Bilboko Euskeltzale Bazkunaren sari bat jaso zuen. Antzerkiaren lanak ere idatzi zuen, Gogo-oñazeak, adibidez, edo Gabon, eta bakarrizketa bat, Joan Xose. Lan horiekin Biltzar Marianoaren Sari bat jaso zuen, Oñatin. Honetaz gain, denbora aurkitu zuen aldizkari ezberdinetan artikulu eta ipuin ugari argitaratzeko. Mujikaren azken lana Cuadernos de vascuence hablado izan zen, Zarautzen 1968an plazaratua.

1975ean euskaltzain ohorezko izendatu zuten. 1983az gero Debako Udalak «Tene Mujika» ipuin lehiaketa antolatzen du urtero.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanak garaiko aldizkarietan sakabanaturik daude: Euskal Esnalea, Euzko-Deya, Gure Herria, Euskerea, El Día, Euzkadi, Agur, Luzaro, Goiz-Argi eta Deva. Tenek idatzi asko galdu zituen erbestera joatean, bere ahizpak beldurraren beldurrez erre egin baitzituen.

Bertsoz idatzita dauden lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Miren'i idazkiak eta olerkiak (1923, Jaungoiko-Zale)

Bakarrizketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Joan Xose

Antzerki lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gogo-oñazeak (1934, López Mendizabal)
  2. Gabon (1935, López Mendizabal)

Hizkuntzari buruzko lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cuadernos del vascuence hablado

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

. Watson Kirkconnell irakasle, poeta, literatur kritiko eta itzultzaile kanadiarrak idazlearen Udazken-ala lana argitaratu zuen, ingelesez, bere European Elegies bilduman. [4].

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1923 urtean Zornotzan Miren'i idazkiak eta olerkiak saritua izan zen. Bertan, 19 gutun eta 23 olerki liriko biltzen dira, abertzaletasunaren zabaltze aldera idatziak.
  • 1934 urtean, "II. Antzerki Eguna" lehiaketan lehen saria irabazi zuen: Gogo Oñazeak komediarekin.
  • 1935 urtean argitaratutako umeentzako komedietan ere lehen saria irabazi zuen Gabon lanarekin.
  • 1936 urtean "Joan Joxe" bakarrizketa, Oñatiko Andre Mariaren kongresuan saritua izan zen.
  • 1964an "Ondarroako Lore-Jokoetan" lehen saria irabazi zuen, euskal baserri-bizitzari buruzko kontaera poetiko onena izateagatik.
  • 1975eko uztailean Euskaltzaindiako Ohorezko kide izendatu zuten.
  • 1984ean, Debako Udalak Tene Mujika lehen Literatur Lehiaketa deitu zuen, lehiaketa ospetsua bilakatu zen, eta 25 urtez jarraian burutu zen. 2006an, Elkar argitaletxearekin batera Debako Udalak Tene Mujika lehiaketa Tene Mujika Beka bihurtzea erabaki zuen, Euskal Herriko historia hurbila ezagutuz euskal literatura aberasteko nahiaz.[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nekane, Goikoetxea Agirre,. (2022). Tene Mujika emakumea : Pizkundetik ahanzturara : XXI. mendetik ateratako postargazkiak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-3675-3. PMC 1367230705. (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  2. Crespo, Cira. (2023). Tene Mujika. Udazkeneko argitan. .
  3. UgarteIrizar, Itziar. (2023-04-13). «Tene Mujika, mutututako orrialdeak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  4. Dorronsoro, Luka.- Tene Mujika (1888-1981). Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2004. 13 orr.
  5. «Tene Mujika lehiaketa historia hurbileko beka izango da aurrerantzean» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]