Rocío Arroyo Arranz
| Rocío Arroyo Arranz | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | XX. mendea |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | zientzialaria eta enpresaburua |
Rocío Arroyo Arranz (Espainia, XX. mendea) zientzialaria, farmazialaria, ikertzailea eta enpresaburua da, minbiziaren prebentzio goiztiarrean espezializatua. 2022an, Zientzia Ministerioak ematen duen Berrikuntza Sari Nazionala jaso zuen Ibilbide Berritzailearen modalitatean. Lehen emakumea izan zen sari hori jasotzen. Europako Batzordearen Emakume Berritzailearen Europa Saria jaso zuen (EU Prize for Women Innovators), eta Aldaketaren Protagonista aukeratu zuen negozio eta finantzen arloko Forbes aldizkari estatubatuarrak.[1][2][3][4][5]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rocío Arroyo Arranz Farmazian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Farmakologiako graduondoko ikastaroak eta Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa Masterra edo Enpresa Administrazioko Masterra (MBA edo Master of Business Administration) bat ere egin zuen Madrilgo IE Business Schoolen.[5]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ibilbidean zehar hainbat zuzendaritza- eta aholkularitza-postu bete ditu, hala nola Bionostra Aplicaciones Biotechnology enpresako zuzendari nagusia, Industria Farmazeutikoaren Goi Mailako Ikasketen Zentroko (CESIF) Klaustro Akademikoko kidea, Espainiako Bioenpresen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea, Diagnostiko Molekularreko eta Medikuntza Pertsonalizatuko Talde Nazionaleko koordinatzailea. 2010. urtean, Amadix biomedikuntzako Valladolideko konpainiaren zuzendari exekutibo lanetan hasi zen. Konpainia hori minbizia prebenitzeko diagnostikoan eta odol-analisi baten bidez garaiz detektatzen espezializatuta dago.[6][7]
Hogei urte baino gehiago eman ditu minbiziaren prebentzia eta detekzio goiztiarra ikertzen eta berritzen. Bide horretan, teknologia disruptiboak aplikatu ditu, hala nola odoleko koloneko minbizia diagnostikatzeko test ez-inbaditzailea. Gero, 2022an, Ibilbide Berritzailearen modalitatean Berrikuntzaren Sari Nazionala jaso zuen Espainiako lehen emakumea izan zen. Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak alor horietan ibilbide profesional nabarmena duten pertsonei eta erakundeei Espainian ematen dien aintzatespen garrantzitsuena da.[5]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2022an, Berrikuntza Sari Nazionala Ibilbide Berritzailearen modalitatean. Zientzia Ministerioak emana. Saria jaso zuen lehen emakumea izan zen.
- 2022an, Europako Batzordearen Emakume Berritzailearen Europako Saria (EU Prize for Women Innovators).
- 2022an, Forbes de negocios y finanzas aldizkari estatubatuarrak "Aldaketaren Protagonista" izendatu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Press, Europa. (2022-09-26). «Rocío Arroyo, primera mujer en recibir el Premio Nacional de Innovación a la trayectoria en España» www.europapress.es.
- ↑ Comercio, E. L.. (2023-02-13). «Así ha sido la entrega de los Premios Nacionales de Innovación y de Diseño 2022» El Comercio: Diario de Asturias.
- ↑ «El presidente asiste a la entrega de los Premios Nacionales de Innovación y Diseño, celebrada en Avilés - El presidente asiste a la entrega de los Premios Nacionales de Innovación y Diseño, celebrada en Avilés - Actualidad» actualidad.asturias.es.
- ↑ «Los reyes entregan en Avilés los Premios Nacionales de Innovación y Diseño» www.rtpa.es.
- ↑ a b c «Rocío | Científicas innovadoras» cientificasinnovadoras.fecyt.es.
- ↑ «Rocio Arroyo Arranz | Alto Comisionado para España Nación Emprendedora» nacionemprendedora.gob.es.
- ↑ «Amadix trabaja en un innovador test no invasivo para diagnosticar cáncer de colon en sangre» Castilla y León Económica 2014-08-31.