Rocheren lobulua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marko elkar errotatzaile baten 2 masa arrazoiko izar bitar baten Rocheren potentzialaren hiru dimentsioko irudikapena. Tanta motako irudiak azalera ekipotentzialak dira eta izarretako bakoitzaren Rocheren lobuluak dira. L1, L2 eta L3 grabitate indarrak elkarren artean desegiten diren lagrangen puntuak dira. Masa fluxuak daude izar batetik bere lagunera L1 ordoki puntutik, izarrak Rocheren lobulua betetzen badu(Fuente).

Rocheren lobulua izar bitar batean izar baten inguruan dagoen espazioa da, non material orbitatzailea izar horrekin grabitate bidez lotua dagoena. Izarra bere Rocheren lobulua baino haratago hedatzen bada, orduan, lobulutik kanpoko materiala beste izarrak erakartzen du, non akrezio disko bat sortuz eror daitekeen.

Kontzeptua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rocheren lobuluaren kontzeptua 1873ko argitalpen baten agertu zen, Essai sur la constitution et l'origine du système solaire (Eguzki sistemaren eraketa eta sorrerari buruzko entsegua). Rocheren mugarekin duen ezberdintasuna azken honek erdiko gorputz masibo baten inguruan orbitatzen ari den objektu bat marea indarren ondorioz hautsiko litzatekeen distantzia dela da. Bi kontzeptu hauek Èdouard Roche frantziar astronomoak (1820-1883) formulatu eta aztertu zituen.

Potentzialaren formak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rocheren lobuluak luzatutako ur tanta baten antzeko forma du, tantaren ertza objektu sekundarioari begira duena eta L1 lagrangen puntuan kokatua. Rocheren lobulua izar bitarraren gehienezko grabitate ekipotentzialaren azalera bezala definitzen da. Izarretako bakoitzetik gertu grabitate potentzial berdineko azalerak gutxi gora-behera esferikoak eta kontzentrikoak dira izar bakoitzaren gainean, eta izar bitarretik urrun azalera ekipotentzialak bi izarren erdiguneak lotzen dituen ardatzarekiko paraleloak diren elipsoide luzangak dira. Bi kasuen arteko 8 formako azalera ekipotentzial kritikoak bi Rocheren lobuluak definitzen ditu.

Potentzialaren kalkulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia potentziala kalkulatzeko izar bitarrarekin biratzen duen erreferentzia sistema bat erabili behar da. Erreferentzia sistema hau inertziala ez denez, izar bakoitzaren grabitate potentzialak indar zentrifugoaren bereizgarria den sasipotentzial batekin bateratu behar dira. Sasipotentziala sistemaren errotazio ardatzarekiko distantziaren karratuarekiko proportzionala da puntu bakoitzean. Errotatzen ari den erreferentzia sisteman mugitzen ari den materiak kontserbatiboa ez den eta, beraz, potentzial eskalar batetik abiatuta eratorri ezin daitekeen Coriolis indar baten eragina jasaten du.

Erdiko bi gorputzetako bat bere Rocheren lobulutik haratago hazten bada, lobulutik kanpoko materiala beste objektuaren Rocheren lobuluaren barnean sartzen da. Prozesu hau suntsitzailea izan daiteke lehen objektuarentzat, masa galtzean bere Rocheren lobulua are gehiago uzkurtzen bait da, kanpoaldean material gehiago utziz eta bere suntsipena bizkortuz beste objektuaren masa gehitzearen mesedetan, honen Rocheren lobulua pixkanaka hedatzen delarik.

Izarren arteko masa fluxua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rocheren lobuluaren bidezko material fluxua zenbait fenomeno astronomikoren arduraduna da, noba errepikakorrak (elkarrengandik erraldoiaren materiala nano zurira joateko bezain gertu dauden erraldoi gorri batek eta nano zuri batek osatutako izar bitarrak) x izpizko izar bitarrak eta milisegunduzko pultsarrak kasu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]