Rodano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rodano (69)
Frantziako departamendua
Rodano (69)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaAuvernia-Rodano-Alpeak
PrefeturaLyon
PrefetaDanielle Chuzeville
AzpiprefeturakVillefranche-sur-Saône
Barrutiak2
Kantonamenduak54
Udalerriak289
Kokapena
Koordenatuak45°59′44″N 4°43′10″E
Rhône-Position.svg
Azalera3.249 km²
Demografia
Biztanleria1859524
Dentsitatea572.337,33456448 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Rodano[1] Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdeko departamendua da (69), Rodano ibaiak[1] zeharkatua. Prefektura Lyon hirian dago. Mugakide ditu Ain, Isère, Loira eta Saona eta Loira departamenduak.

Rodano ibaia Lyonen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rodano ibaia igarotzen da departamendutik, eta Lyongo hirian bertan iparraldetik datorren Saona ibaiarekin elkartzen da. Beaujolais mendialdeak hartzen du departamenduaren erdi-iparraldea eta Lyonnais mendialdeak, hegoaldea. Bien artean Azergues eta Brévenneko haranak zabaltzen dira.

Udak beroak dira eta neguak epelak.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza (mahastiak, garia, garagarra, azukre kanabera), industria (ehungintza, altzairugintza, metalurgia, kimika industria, automobilgintza, janari industria) eta zerbitzuen alorra (komunikabide eta finantzagune garrantzitsua baita Lyon) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b 36. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-9-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]