Rodrigo Rato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rodrigo Rato
RODRIGO RATO RT-8 01.JPG
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2004ko martxoaren 25a - 2004ko maiatzaren 12a - Soraya Sáenz de Santamaría
Barrutia: Madril
Hautaketa: 2004ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Gobernuaren lehen presidenteordea

2003ko irailaren 3a - 2004ko apirilaren 17a
Mariano Rajoy - María Teresa Fernández de la Vega Itzuli
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2000ko martxoaren 23a - 2004ko apirilaren 2a
Barrutia: Madril
Hautaketa: 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1996ko martxoaren 25a - 2000ko apirilaren 5a
Barrutia: Madril
Hautaketa: 1996ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1993ko ekainaren 21a - 1996ko martxoaren 27a
Barrutia: Madril
Hautaketa: 1993ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1989ko azaroaren 15a - 1993ko ekainaren 29a
Barrutia: Madril
Hautaketa: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1986ko uztailaren 11 - 1989ko azaroaren 21a
Barrutia: Cádiz Itzuli
Hautaketa: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1982ko azaroaren 10a - 1986ko uztailaren 15a
Barrutia: Cádiz Itzuli
Hautaketa: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Nazioarteko Diru Funtseko Zuzendari Orokorra

Bizitza
Izen osoa Rodrigo de Rato y Figaredo
Jaiotza Madril1949ko martxoaren 18a (70 urte)
Herrialdea  Espainia
Heriotza  (70 urte)
Familia
Aita Ramón Rato
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Haas School of Business Itzuli
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, ekonomialaria eta bankaria
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Kidetza Royal European Academy of Doctors Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Alderdi Popularra

Rodrigo Rato Figaredo (Madril, 1949 -) espainiar politikaria eta legelaria da. Zuzenbide-ikasketak egin zituen Madrilen (1971), eta enpresa-administraziokoak Berkeleyko Unibertsitatean. Espainiara itzuli zen, eta zenbait enpresa pribatutan aritu ondoren, Alianza Popular alderdian sartu zen. 1980an alderdiko Zuzendaritza batzordeko kide hautatu zuten, eta urtebete geroago, Ekonomia eta Merkataritza batzordeko idazkari. 1982-1986 bitartean, legebiltzarkidea izan zen, eta alderdiko legebiltzarkideen idazkari nagusi. 1989ko urtarrilean, alderdiaren IX. kongresuan alderdiak Partido Popular (PP) izena hartu zuen. Rato idazkari nagusiaren laguntzaile izendatu zuten, Zuzendaritza-batzordearen barruan. 1989an idazkari nagusiaren laguntzaile kargua utzi zuen, Legebiltzarreko koordinazio-lanetan, Diputazio Iraunkorrean eta Araudi-batzordean aritzeko. 1990etik aurrera alderdiko burua Aznarren laguntzaile estuenetako bat izan zen. Ekonomia-gaietan aditua den aldetik, Legebiltzarreko ekonomia-eztabaiden ardura hartu zuen, alderdiaren izenean. 1993an legebiltzarkide hautatu zuten berriro, Madrilen. 1996an, alderdiaren XII. kongresuan, alderdiko Zuzendaritza-batzordeko lehendakariorde izendatu zuten. PPk hauteskunde orokorrak irabazi zituenean, gobernu berriko bigarren lehendakariorde izendatu zuten, eta Ekonomia- eta Finantza-ministro. Ministro gisa, inoiz egindako enpresa publikoen salmenta handiena egin zuen: Argentaria, Tabacalera, Telefónica, Endesa, Repsol, etab.

2003. urtean, bere izena José María Aznarren ondorengoa izateko kontuan hartua izan zen, baina Aznarrek Mariano Rajoy hautatu zuen. Rajoyk gobernua utzi zuenean hauteskundeak prestatzeko, Rato Gobernuko Lehen Lehendakariorde izateko aukeratua izan zen. Urte horretan bertan, Ekonomia politikoan doktoratu zen.

2004ko hauteskundeetan diputatu-kargua lortu zuen, baina gerora, kargu honi uko egin zion Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria izateko. 2008an nazioarteko kontseilari gisa hasi zen Banco Santanderren, eta gaur egun, Caja Madrideko (2010eko urtarriletik) eta Bankiako (2011ko urtarriletik) lehendakaria da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rodrigo Rato Aldatu lotura Wikidatan