Rodrigues

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rodrigues uharteko kostaldea, Pointe Cotondik ikusita

Rodrigues Indiako ozeanoko uharte bat da, 2001az geroztik Maurizioko Errepublikako zati erdi autonomoa dena. Izena Diogo Rodrigues esploratzaile portugaldarrarengandik datorkio.

37.922 biztanle ditu (2011), 14 herritan. Tokiko hizkuntza frantses kreolea da. Hiriburua Port Mathurin da. Ekonomia arrantzan nekazaritzan eta turismoan oinarrituta dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rodrigues uhartea

Rodrigues 1,5 miloi urteko uhartea da, sumendizko ‘Mascarene Plateau’ gainean jaioa. Maurizioko ekialdetik 560 kilometrora dago, hegoaldeko 19°40/19°46 paraleloetan eta ekialdeko 63°20/63°30 meridianoetan.

Zabaleraz, 108 km² ditu. Uharte menditsua da eta punturik altuena (398 m) Mountain Limon dago. Koralezko uharriak inguruan ditu, 18 uhartetxotan.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi urtaro daude: aro hezea (urtarriletik martxo arte, batez ere, 25,9 º C inguru eta zikloien arrisku handiarekin) eta aro lehorra (abuztutik urria arte, 22,3 º C gradurekin).

Biodibertsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharte isolatua izanik, zenbait espezie endemiko zituen Rodriguesek, baina XVII. mendetik batzuk galdu dira. Babesgune batzuk daude orain: Grande Montagne (14 ha), Anse Quitor (10 ha) eta bi uhartetxo: Île aux Sables (8 ha) eta Île aux Cocos (14,4 ha).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste nabigatzaileez gain, portugaldarrak heldu ziren XVI. mendeko hasieran eta Rodrigues izena eman zioten

XVII. mendean holandarrek eta frantsesek uhartean finkatzeko saiakerak egin zituzten baina, azkenean, uhartea frantsesen esku geratu zen. Haiek mendebaldeko uhartetatik esklabuak ekarri zituzten beren plantazioetarako: hortxe dago populazioaren jatorria. 1809an, Napoleonen gudetan, britainarrek Rodrigues bereganatu zuten. Haien menpean, esklabutza deuseztatu zen. 1883n Krakatoaren eztanda entzun zen Rodriguesen, uhartetik 4.800 km badago ere.

Rodriguesko Eskualdeko Biltzarra

2001eko azaroaren 20an, Maurizioko Asanblea Nazionalak autonomia eman zion Rodriguesi.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rodrigues Aldatu lotura Wikidatan