Edukira joan

Roelant Savery

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roelant Savery

Bizitza
JaiotzaKortrijk, 1576 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaHabsburg Netherlands
 Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
HeriotzaUtrecht1639ko otsailaren 25a (62/63 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Irakaslea(k)Jacob Savery (en) Itzuli
Hans Bol (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria, grabatzailea eta artista bisuala
Lan nabarmenak
MugimenduaHerbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa
Genero artistikoaizadi hila

Discogs: 2687995 Edit the value on Wikidata

Roelant Savery (edo Roeland(t) Maertensz Saverij; Kortrijk, 1576Utrecht, 1639ko otsailaren 25ean lurperatua) flandriar margolaria izan zen.

Kortrijken jaio zen, Espainiako Herbehereetatik ihes egindako familia anabaptista batean. Jacob Savery anaia zaharrenak eta Hans Bolek erakutsi zioten margotzen. 1604 inguruan Pragara bidaiatu zuen eta Rodolfo II.a eta Matias enperadoreen gorteko margolari bihurtu zen. 1606 eta 1608 artean Tirolera joan zen landareak ikastera, 1616 baino lehen Amsterdamera joan zen eta 1618an Utrechten kokatu zen, eta artisten gremioan sartu zen.

Batez ere paisaiak margotu zituen, baina baita izadi hilak ere loreekin, eta animaliekin. Gaur egun desagertuta dagoen dodoaren gainean egindako margolanengatik nabarmendu zen. Gutxienez hamar egin zituen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]