Roger Moore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roger Mooreren erretratua

Roger Moore britainiar antzezlea da (Londres, 1927ko urriaren 14a). Arkitektura-ikasketak hasi zituen, baina bertan behera utzi eta haurrentzako liburuak marrazten zituen talde batean hasi zen lanean. Lan egiten zuen bitartean Arte Dramatikoko eskolara joaten zen. Hemeretzi urte zituela Dorn Van Stenyrekin ezkondu zen, eta hiru filmetan figurante gisa aritu ondoren, Estatu Batuetara joan zen emaztearekin ospe bila. New Yorken Diane Lynn eta Robert Montgomeryrekin hasi zen lanean telebistako saio batean, eta ondoren Broadwayra joan zen. Han Catherine Parren bizitza antzerki lanarekin egin zen ospetsu. Broadwayn aritu zen lanean Metro Goldwin Mayerrek kontratatu zuen arte. Etxe horrekin egin zituen lehenengo filmak, Agindua eta Ezinezko zeregina. Ondoren Londresa itzuli zen Nik hartu nuen gaztelua egitera. Hollywoodera itzuli zenean Paris ikusi nuen azkeneko aldia, Erregeren lapurra, Doinu etena, Diana, etab. egin zituen. Londresen Ivanhoe eta Alaskakoa telesailak egin zituen. Santua telesailarekin egin zen, ordea, ospetsu nazioartean. Ondoren Sean Conneryren ordezko izatea proposatu zioten James Bond pertsonaian. 1973an izan zen lehenengo aldiz 007 agentea Bizi eta Hiltzen Utzi filmean, eta ondoren Urrezko pistola duen gizona (1974), Maitatu ninduen espioia (1977), Moonraker (1979), Octopussy eta Zure begientzat bakarrik (1981). Aipagarriak ditu, bestalde, Aurpegi biluzia eta Maitasunaren irudiak (1989).

Filmografia


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roger Moore Aldatu lotura Wikidatan