Roger Planchon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roger Planchon
Bizitza
JaiotzaSaint-Chamond1931ko irailaren 12a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis2009ko maiatzaren 12a (77 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Suzette Guillaud (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, antzerki zuzendaria, aktorea, zinema zuzendaria eta antzerkigilea

IMDB: nm0686506 Allocine: 4554 Allmovie: p57029 IBDB: 87175
Find a Grave: 44171586 Edit the value on Wikidata

Roger Planchon (Saint-Chamond, Frantzia, 1931ko irailaren 12a - ib., 2009ko maiatzaren 12a) frantses antzerki-zuzendaria eta antzerkigilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1953an Lyonen Komediaren Antzokia sortu aurretik, hainbat antzerki-lan egin zituen amateur gisa (Shakespeare, Calderón). Antzoki horretan, lan klasikoak (Heinrich von Kleist, Christopher Marlowe) eta gaur egungoak (Bertolt Brecht, Arthur Adamov, Eugène Ionesco) egin zituen.

Bide bikoitz hori etengabea da Planchonen obran: Jean Vilarren ildotik, Planchonen asmoa zen ikusle-kopurua handitzeaz gainera edukia ere berritzea. 1958an, Villeurbanneko La Cité antzokiko zuzendari izendatu zuten, eta lan handiak erakutsi zituen, ikusmolde kritikotik betiere (Molièreren Tartuffe).

Gaur egungo errepertorioak ere erakartzen badu ere, Frantziako historia izan da bere lanen gai nagusia: Louis enfant roi (1993, Luis haur errege). 1972an, Théâtre National Populaire antzokiko zuzendari izendatu zuten.

Planchonen antzezlan nagusiak La Remise (1964), Le Cochon noir (1972) eta Le Radeau de la Méduse (1995) dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]