Edukira joan

Roh Tae-woo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roh Tae-woo


6. Hego Koreako presidente

1988ko otsailaren 25a - 1993ko otsailaren 24a
Chun Doo-hwan - Kim Young-sam
Hautetsia: 1987 South Korean presidential election (en) Itzuli
Minister of the Interior and Safety of South Korea (en) Itzuli

1982ko apirilaren 28a - 1983ko uztailaren 6a
Minister of Culture, Sports and Tourism (en) Itzuli

1982ko martxoaren 20a - 1982ko apirilaren 28a
← baliorik ez
Bizitza
JaiotzaDaegu1932ko abenduaren 4a
Herrialdea Hego Korea
HeriotzaSeoul National University Hospital (en) Itzuli2021eko urriaren 26a (88 urte)
Hobiratze lekuaDonghwa Gyeongmo Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: asma
Familia
Ezkontidea(k)Kim Ok-sook (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKorea Military Academy (en) Itzuli
Kyeongbuk High School (en) Itzuli
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraRepublic of Korea Army (en) Itzuli
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakVietnamgo Gerra
Koreako Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa
Alderdi politikoa Democratic Justice Party (en) Itzuli
Hau korear izena da, abizena Roh du.

Roh Tae-woo (koreeraz: 노태우; no tʰɛ.u ahoskatua; Taikyu, Keisho-hokudo, Japoniaren menpeko Korea, gaur egun Hego Korea, 1932ko abenduaren 4a - Seul, 2021eko urriaren 26a) hegokorear politikaria izan zen. Herrialdeko presidentea izan zen 1988-1993 bitartean.

Familia apal batean sortu zen. Koreako Akademia Militarrean ikasketak egin ondoren, Vietnamgo Gerran jardun zuen 1960ko hamarkadan. Chun Doo-hwan jeneralaren adiskidea zen, eta haren alde agertu zen lehendakaria eraisteko matxinadan; horrela, Chun Doo-hwanek lehendakaritza eskuratu zuelarik, Rohk armada utzi eta gobernuko zenbait kargu eskuratu zituen. Agintean zen Justizia Demokratikoaren Alderdia (DJP) alderdiko lehendakari izendatu zuten 1985ean.

Chunen diktadura zapaltzailearen aurkako matxinada lehertu zelarik, sistema demokratikoa ezartzeko lehen urratsak egin behar izan zituzten. 1987an Chunek bere kargua Rohren esku utzi zuenean, herritarrek diktaduraren jarraipena etorriko zela uste izan bazuten ere, lehendakaritzarako hauteskundeak prestatzeko aukera emango zuten aldaketak egin ziren konstituzioan, eta Rohk oposizioaren eskaera gehienak onartu zituen.

1988an, Hego Koreako lehendakaritzarako lehenengo hauteskunde demokratikoetan, Roh Tae-woo bihurtu zen Korea herrialde zatituaren buruzagi. Beste zenbait ekimenez gainera, haren agintaldian, 1991n, Hego eta Ipar Korearen adiskidantzarako hitzarmena sinatu zuen. Bere alderdiaren eta beste zenbaiten bategitetik sorturiko Alderdi Demokrata Liberaleko buruzagitza bertan behera utzi zuen 1992an, eta 1993an bertan behera utzi behar izan zuen lehendakaritza, konstituzioak agintzen zuenez.

1996an, Roh epaitu eta espetxeratu egin zuten, eta Chun Doo-hwani heriotza zigorrra ezarri zioten, ustelkeriaz eta hainbat hilketaz eta estatu-kolpea eman izanaz salatu zituztelarik; baina 1997an, Kim Young-sam lehendakariak eta haren ondorengo izendaturiko Kim Dae-jungek aske utzi zituzten, nazio-adiskidantzarako urrats gisa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roh Tae-woo Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Chun Doo-hwan
Hego Koreako presidentea
1988–1993
Ondorengoa
Kim Young-sam