Rohan Dennis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rohan Dennis
20130902-DENNISRohan.jpg
Bizitza
JaiotzaAdelaide1990eko maiatzaren 28a (32 urte)
Herrialdea Australia
BizilekuaGirona
Familia
Ezkontidea(k)Melissa Hoskins (en) Itzuli  (2018ko otsaila -
Hezkuntza
HeziketaEndeavour College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpistako txirrindularia eta txirrindularia
Pisua71 kilogramo
Altuera182 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: RohanDennis Olympic.org: rohan-dennis Edit the value on Wikidata

Rohan Dennis (Adelaida, 1990eko maiatzaren 28a) Australiako kirolaria da. Txirrindularitzan lehiatzen da pista-modalitateetan, espezialista da taldekako jazarpen-proban, eta errepidean INEOS Grenadiers taldearekin 2020az geroztik. Errepidean, banakako erlojuaren kontrako munduko txapelketan bi aldiz izan da txapeldun, eta pistan taldekako jazarpenen proban munduko txapeldun izana da birritan baita.

2012 eta 2020 bitartean, hiru Udako Joko Olinpikotan parte hartu zuen, eta bi domina lortu zituen, Londres 2012an zilarra, taldekako jazarpen-proban (Jack Bobridge, Glenn O'Shea eta Michael Hepburnekin batera), eta brontzezkoa Tokio 2020an, erlojuaren aurkako lasterketan[1].

Pistako Txirrindularitzako Munduko Txapelketan lau domina irabazi zituen 2009 eta 2012 bitartean[2].

Errepidean, Itzuli Handietako bakoitzean etapa garaipena lortu du: Frantziako Tourra 2015, Italiako Giroa 2018 eta Espainiako Itzulia 2018, eta zortzi domina Errepideko Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, 2012 eta 2019 bitartean[2].

Ekipoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Olympedia – Rohan Dennis» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-08).
  2. a b «Track Cycling - Rohan Dennis (Australia)» www.the-sports.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]