Rohingya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rohingyak

Displaced Rohingya people in Rakhine State (8280610831) (cropped).jpg


Rohingya ume talde bat
Biztanleak guztira c. 1,5-2 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak  Bangladesh: 1.300.000
 Saudi Arabia: 500.000
 Myanmar: ~400,000
 Pakistan: 350.000
 Malaysia: 150.000
Hizkuntza Rohingyera
Erlijioa Islama

Rohingyak[1] (rohingyeraz: Ruáingga ɹuájŋɡa ahoskatua, ရိုဟင်ဂျာ rui hang gya ɹòhɪ̀ɴɡjà ahoskatua, bengaleraz: রোহিঙ্গা Rohingga ɹohiŋɡa ahoskatua) estaturik gabeko indo-ariar talde etniko bat da, Myanmarreko Rakhine estatuan bizi zena.

Rakhinetarrak eta rohingyak elkarrekin bizi izan dira Myanmarko lurretan. Baina etnia arteko gatazka isila erlijio gatazka ere bihurtu zelarik, rohingyei inork ez zien naziotasun osoa aitortzen, eta Myanmarko Gobernuak kanporatu egin nahi zituen.[2] Nazio Batuen Erakundearen arabera, «munduan gehien jazarritako» etnia da.[3] Hori zela eta, Bangladeshek ia 900.000 errefuxiatu hartu ditu, krisi humanitario larria eraginez.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.