Rokua Parke Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 64° 33′ 22″ N, 26° 30′ 36″ E / 64.55611°N,26.51000°E / 64.55611; 26.51000

Rokua Parke Nazionala
Rokuan kansallispuisto.JPG
Parke nazionaleko Pitkäjärvi aintzira.
Kokalekua Muhos eta Utajärvi, eta Vaala,
Ipar Ostrobotnia eta Kainuu
 Finlandia
Azalera 4,3
Sorrera 1956
Bisitari-kopurua 23.500 (2007)
Arduraduna Metsähallitus

Rokua Parke Nazionala (finlandieraz, Rokuan kansallispuisto) Ipar Ostrobotnia eta Kainuu eskualde finlandiarren artean dagoen parke nazional bat da. Muhos, Utajärvi eta Vaala udalerrien artean dago eta, guztira, 4,3 km²-ko azalera dauka; Finlandiako bigarren parke nazional txikiena da. Parke hau, Rokuanvaara izeneko muino arrokatsu batean dago eta zingira gutxi batzuk dauden oihan zabala da. Gune hau, hain zuzen, eskerretan aurki daitezkeen babestutako animaliak iparraldeen dauden gunea da [1].

1956. urtean sortu zen bertako pinudi bereziak babesteko asmoz; Finlandian eratu ziren lehenbiziko zazpi parke nazionaletako bat da eta Natura 2000 sarearen barruan dago.

Natura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ostrobotnia antzinako probintziaren iparraldean dago parke nazional berezi hau. 1956. urtean sortu zen eta Finlandian eratu ziren lehenbiziko zazpi parke nazionaletako bat da. Parkea, Rokuanvaara muino arrokatsuaren hegoaldeko magalean dago eta oihan zabalaren erdian, hareazko dunez inguratutako aintzira txiki batzuk daude. Aintzira handiena, hegoaldean dagoen eta parke nazionalari izena ematen dion Rokuanjärvi aintzira da.

Fauna eta landarediari dagokionez, ez dago bioaniztasun asko eta Finlandiako edoizen oihan eta aintziretan aurki daitezkeen bizidunak ere aurki ditzakegu hemen. Aipatzekoak dira babestuak dauden tximeleta eta sits espezie arraroak eta elur-oreinak, euli-txori grisak, mozolo txikiak, negu-txontak, okil beltzak eta parke nazionalaren ikurra diren urretxindor pikartak [2].

Hilgabeko arrantza onartua dago parke nazionalean eta bertako Kirvesjärvi, Tulijärvi, Salminen, Lianjärvi eta Syväjärvi aintziretan eta ibaietan amuarrain arrunta, errutiloa, lutxoa, ortzadar amuarraina eta perka bezalako arrainak harrapa daitezke.

Gune hau, 1868. urtean gelditu zen Metsähallitus estatu-erakundearen menpe eta 1927 eta 1929 urteen artean bertako oihan eta aintzirak zaindu eta garbituak izan ziren. Azalerari dagokionez, Finlandiako parke txikiena da Perämeri Parke Nazionala ondoren, dena den, azalera gorabehera, Natura 2000 europar natura-sare ospetsuaren barruan dago [3].

Ibilbideak eta Irisgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira, 57 km-ko markatutako bide-sarea dago parke nazionalean. Ibilbide hauek txirrindularientzat, neguan eskiatzaileentzat eta oinezkoentzat dira eta luzera desberdinekoak daude. Luzeenak, 19 km-koak, Keisarinkierros (euskaraz, Enperadorearen bidea) izena du eta aspaldian Suediar Inperioko enperadoreek Finlandian zehar mugitzeko erabiltzen zuten bidea da; motzenak aldiz, 2,5 km-ko luzera dauka.

Parke nazionalera iristeko modu errazena Oulu hiritik iristea da. Valtatie 22 autobidea Utajärviraino jarraituz gero, bertatik Rokua Parke Nazionalera doan irtenbidea hartu behar da. Garraio publikoa erabili nahi bada, astebukaeretan Oulutik Utajärvi eta Vaalara joaten diren autobusek parke nazionalaren sarreran geldialdi bat dute [4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rokua Parke Nazionala

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]