Rol (antzerki-lan)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nathan Gunn tenorra (berdez jantzita) Papageno rola antzezten.

Rol hitza, nazioarteko hitza, aktore batek antzezten duen papera adierazteko erabiltzen da, antzerkian, operan, zarzuelan, bertsolaritzan, edo zineman.

Nazioarteko hitza da, frantsesez rôle, ingelesezko role, gaztelaniaz rol... Euskaraz ere erabilia.[1]

Rol, antzerki lan batean edo film batean, aktore batek antzezten duen zatia izanik, hedaduraz, pertsona batek ohikoa ez duen jarrera, antzezten egongo balitz bezala adierazteko ere erabiltzen da. Adibidez: Papagenaren rola egiteko soprano on bat behar. Ohikoa izaten da irakasleak hartzea moderatzaile rola ikasgeletan antolatzen diren debateetan. Amuriza ondo moldatu zen erregina rolean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «rol - Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus Noiz kontsultatua: 2021-03-04.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]