Roland Petit

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roland Petit
RolandPetit09.jpg
Bizitza
JaiotzaVillemomble1924ko urtarrilaren 13a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaGeneva2011ko uztailaren 10a (87 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Leuzemia
Familia
AmaRose Repetto
Ezkontidea(k)Zizi Jeanmaire (en) Itzuli  (1954 -  2011)
Hezkuntza
HeziketaParis Opera Ballet (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa, dantzaria, ballet-irakaslea eta ballet dantzaria
Jasotako sariak
KidetzaBallets de Paris

roland-petit.fr
IMDB: nm0677603 IBDB: 8458
Musicbrainz: 658ab180-78bf-46bd-b869-8d5c06ad11d7 Discogs: 1237540 Find a Grave: 73176438 Edit the value on Wikidata

Roland Petit (Villemomble, 1924ko urtarrilaren 13a - Geneva, 2011ko uztailaren 10a) frantses dantzaria eta koreografoa izan zen.

Parisko Operako ballet-eskolan ikasi zuen dantzan, eta hango taldean sartu zen 1940an. 1944an, ordea, taldea utzi zuen, eta Les Ballets des Champs-Elysées konpainia sortu zuen 1945ean, non dantzari nagusi, ballet-maisu eta koreografo izan baitzen 1947ra arte. 1948an, Ballets de Paris taldea sortu zuen, eta Europa osoan eta Estatu Batuetan zehar ibili zen. Geroago, Parisko Operako balletaren zuzendari izan zen (1970), Parisko Kasinokoa (1970) eta Marseillako Balletekoa (1972). Petiten koreografia-lanek akrobazia zailak izaten dituzte, eta antzerkiaz, mimo-dantzaz eta kantuaz aberastuak izaten dira. Eguneroko tresnak ere erabiltzen ditu, zigarroak eta telefonoak, adibidez. Petiten koreografia-lan aipagarriak dira: Carmen (1949), Diamante-jalea (1950), Bergeraceko Cyrano (1959), Parisko Notre-Dame (1965), Turangalila (1968), Peleas eta Melisande (1969), Piztu izarrak (1972), Arrosa ondoezik (1973), Coppélia (1975, bertsio berria), Operako Mamua (1980) eta Sorkuntza-bideak (2004).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]