Romain Rolland

Wikipedia, Entziklopedia askea
Romain Rolland
Romain Rolland 1915.jpg
Bizitza
JaiotzaClamecy1866ko urtarrilaren 29a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaVézelay
Talde etnikoaFrantziarra
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaVézelay1944ko abenduaren 30a (78 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
AitaÉmile Rolland
Ezkontidea(k)Marie Romain Rolland (en) Itzuli  (1934 -
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure
Lycée Saint-Louis (en) Itzuli
Lycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
Sorbonne (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Joséphine Martin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea, saiakeragilea, historialaria, eleberrigilea, musikologoa, prosalaria, biografoa, musikaria eta irakaslea
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
École pratique des hautes études (en) Itzuli
Lycée Henri-IV (en) Itzuli
École normale supérieure
Lan nabarmenakJean-Christophe (en) Itzuli
Q2870231 Itzuli
Péguy
The life of Toistoi (en) Itzuli
Q52418853 Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
KidetzaSobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Belaunaldi Galdua
Zientzien Errusiar Akademia
MugimenduaLibrepentsalaria

IMDB: nm0738081 IBDB: 8464
Musicbrainz: daa0029d-771e-4746-bbb9-0a4904b6ebd9 Discogs: 1371041 Find a Grave: 11227557 Edit the value on Wikidata
Signature Romain Rolland.jpg

Romain Rolland (Clamecy, Frantzia, 1866ko urtarrilaren 29a - Vézelay, Frantzia, 1944ko abenduaren 30a) frantsesezko idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiako ikasketak egin ondoren, Erromara joan zen, eta Frantziara itzuli zenean, Letretako ikasketak egin zituen. Antzerkirako drama historikoak eta filosofikoak idazten hasi zen: Aërt (1897), Les loups (1897, Otsoak), Le triomphe de la raison (1899, Arrazoiaren garaipena), Danton (1901), Le quatorze-juillet (1902, Uztailaren hamalaua) eta La Montespan (1904).

Artista handiak miresten zituen, bestalde, eta haien biografiak ere idatzi zituen: Beethoven (1903), Michelangelo (1907), Haendel (1910) eta Tolstoi (1911).

Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Suitzan zen, eta Frantzian nahiz Alemanian protesta ugari eragin zuen bakearen aldeko Au-dessus de la môlée (1915, Gatazkaren gainetik) obra idatzi zuen han. Urte berean, Literaturako Nobel Saria irabazi zuen.

Geroztik, Aux peuples assassinés (1917, Hil dituzten herriei) eta Les précurseurs (1923, Aitzindariak) idatzi zituen. 1920an argitaratu zuen bere eleberririk onenetako bat (Colas Breugnon); 1922an Europe aldizkaria sortu zuen. Indiako pentsalariei buruzko lanak ere idatzi zituen: Mahatma Gandhi (1923) eta Ramakrisnaren bizitza (1929). Sobietarren alde agertu zen, eta gerraren aurka zeuden alderdi guztien nazioarteko kongresuaren buru izan zen, Amsterdamen. 1928 eta 1945 bitartean Beethoven: sortzeko garai onak saiakeraren zazpi liburukiak argitaratu ziren, eta 1939an Robespierre drama kaleratu zuen. Le voyage intérieur (1943, Barne-bidaia) eta Charles Péguy (Péguy frantses idazlearen biografia) izan ziren Rollanden azken lanak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Romain Rolland Aldatu lotura Wikidatan