Romandia
Itxura

Romandia (frantsesez: Romandie) (Lehen Mundu Gerra baino lehen, baita Frantziar Suitza, frantsesez: Suisse française, ere deitua) mendebaldeko Suitzako eskualde frankofonoa da. 2010ean 1,9 milioi biztanle zituen, hau da suitzarren %24,4a.[1] 'Romandiar' gehienak Geneva aintzira inguruko Arc Lémanique izeneko eskualdean bizi dira, hau da, Genevan, Vauden eta Behe Valaisen.
Romandiak berez ez du inolako izaera politikorik, erabilera kulturala besterik ez du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Statistique suisse. Bilan de la population résidante permanente (total) selon les districts et les communes. .