Romeo Miller

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Romeo Miller
2009-0319-NCAAs-005-PercyMiller15.jpg
Bizitza
Jaiotza New Orleans1989ko abuztuaren 19a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Hezkuntza
Heziketa Beverly Hills High School
Lanbidea
Lanbidea aktorea, abeslaria, raperoa, saskibaloi jokalaria, enpresaburua eta zinema aktorea
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
 
Pisua 170 libra
Genero artistikoa hip hopa
Diskoetxea No Limit Records
Entertainment One Music
IMDb nm0999075
romeoforever.com/

Percy Romeo Miller Jr. (New Orleans, Louisiana, 1989ko abuztuaren 19a- ), Romeo (eta lehen Lil' Romeo) ezizenaz ezaguna, estatubatuar aktore, saskibaloi jokalari eta rap abeslaria da. Beste gauza batzuen artean ekoizle eta rap abeslari milioiduna den Master Pren semea da, eta honen disketxea den No Limit Recordsekin grabatzen du.

Romeo! izeneko bere telesail propioan ere agertzen da, Nickelodeonen ematen dena. Romeok, gainera, Max Keeble's Big Move eta Honey filmetan paper txiki bat du.

Musikan parte hartu zuen lehen aldia Hillary Duffen Santa Claus Lane bilduman izan zen, Tell me a story abestiarekin, rap musikara abiatzea bultzatu zuena.

Lil' Romeok beti izan du etsaitasun handia Bow Wowrekin, azken honek Romeok Bow Wow imitatzen duela baitio. Berriki, ika-mika handitu egin da, "Fresh Azimiz" abestian Bow Wowk bertso batean berak 18 urte dituela eta "mo that 'yo dad" egiten duela esaten baitu, non Romeo dena bere aita den Master Pri esker dela esaten duen. Baina Bow Wowk gezurtatu egin zuen LL Cool Jren abesti batetik hartu zuen bertso bat zela esanez. Erantzuna laster iritsi zen, eta Romeoren single berrian entzun daiteke, "U Can't Shine Like Me", Bow Wowri eginiko diss bat.

Lil' Romeok bere arropa marka propioa ere badu, "P. Miller Shorty's" izenekoa, eta bere lehen urtean ia 50 milioi dolar saldu ditu.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lil Romeo (2001)
  • Game Time (2002)
  • Romeoland (2004)
  • God's Gift (2006)
  • The Lottery Pick (2006)

BSOak:

  • Romeo! (2005)

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ned's Declassified School Survival Guide (2005) - TV
  • Uncle P (2004) - Film
  • Decisions (2004) - Film
  • Still 'Bout It (2004) - Film
  • One on One (2003) - TV
  • Honey (2003) - Film
  • Crashing with Master P (2003) - TV
  • Romeo! (2003) - TV
  • Raising Dad (2002) - TV
  • Oh Drama! (2001) - TV
  • Max Keeble's Big Move (2001) - Film
  • The Brothers Garcia (2001) - TV

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Romeo Miller Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Louisiana
Artikulu hau Louisianako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.