Romeo eta Julieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Romeo eta Julieta
Romeo and juliet brown.jpg
Datuak
Egilea William Shakespeare
Argitaratze-data 1597
Generoa Tragedia
Hizkuntza Ingelesa
Herrialdea Ingalaterra

Romeo eta Julieta (ingelesez: Romeo and Juliet edo The Most Excellent and Lamentable Tragedie of Romeo and Juliet) William Shakespeare antzerkigile ingelesak 1594-1595 urteetan idatzi zuen tragedia ospetsua da. Elkarren aurka herra bizian diharduten Italiako bi familia nobleetako, Montesco eta Capuleto, seme eta alaba banaren arteko amodioa kontatzen da.

Herri xehearen gogoko bihurtu zen berehala drama hau, giza zitalkeriak hautsi nahi duen amodioa heriotzak berak ezin eten dezakeela erakusten duena. Ondoren, beste artista askok landu zuten Romeo eta Julieta gaia. Aipagarriak dira, musikan, Berlioz (1839, koru-sinfonia), Gounod (1867, opera), Txaikovski (1869-1880, orkestra-obertura) eta Prokofiev (1935-1936, balleta) musikagileen lanak. Filmak ere egin dira gai horren inguruan, Franco Zeffirelliren Romeo e Giuletta, besteren artean (1968).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Romeo eta Julieta Aldatu lotura Wikidatan