Ronald Coase

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ronald Coase
Coase profile 2003.jpg
Bizitza
Jaiotza Londres1910eko abenduaren 29a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Chicago2013ko irailaren 2a (102 urte)
Hezkuntza
Heziketa London School of Economics
Virginiako Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea ekonomialaria, historialaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Chicagoko Unibertsitatea
University at Buffalo, The State University of New York
Virginiako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mont Pèlerin Society

Ronald Harry Coase (ˈkoʊs ahoskatua; Willesden, Londres, 1910eko abenduaren 29a - Chicago, 2013ko irailaren 2a) britainiar jatorriko ekonomialaria izan zen, Chicagoko Unibertsitateko irakaslea izandakoa. Ekonomiako Nobel saria jaso zuen 1991n.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ronald Harry Coase Erresuma Batuko Willensden hirian jaio zen. Gurasoak postako enplegatuak zituen, eta agian horregatik beti interesatu izan zaizkio zerbitzu publiko britainiarrak. Londresko London School of Economics (Ekonomia Fakultatea) delakoan ikasi zuen, eta 1932an graduatu zen. Irakasle-lanetan aritu zen urte askoan Erresuma Batuko hainbat unibertsitatetan. Estatu Batuetara joan zen 50eko hamarkadan, eta han ezarri zuen bizilekua. Buffaloko Unibertsitatean lan egin zuen, eta baita Virginiako Unibertsitatean ere 1958az geroztik. 1964tik aurrera Chicagoko Unibertsitatean lan egindakoa da. Unibertsitate horretan Journal of Law and Economics aldizkariaren editore-lanetan aritu zen 1982 arte.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ronald Coase Zuzenbidearen Analisi Ekonomikoa korrontearen eta ekonomia instituzional berriaren fundatzailetzat hartzen da. Horrez gain, Chicagoko Ekonomia Eskolako kide da. 1960an argitaratu zuen "The problem of Social Cost" ("Kostu sozialaren arazoa") orain arte herrialde guztietako literatura ekonomikoan gehien aipatu den artikulua da. Haren ideia nagusiak, ordea, "The Nature of the Firm" ("Enpresaren izaera"), 1937an argitaratutako artikuluan, azaldu zituen. Artikulu haren arabera, edozein prezio-sistemak kostu bat du, eta posible da arauen, antolaketa-moduen eta ordainketa-metodoen gaineko azterketa ekonomikoa egitea.

Haren beste ekarpen garrantzitsuetako bat Coaseren aierua deritzonak biltzen duena da. Labur esanda, produktu galkorren monopolistei buruzko argumentu informala da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]