Edukira joan

Ronald Venetiaan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ronald Venetiaan

6. Surinamgo presidentea

2000ko abuztuaren 12a - 2010eko abuztuaren 12a
Jules Wijdenbosch - Dési Bouterse
Surinamgo presidentea

1991ko irailaren 16a - 1996ko irailaren 15a
Johan Kraag - Jules Wijdenbosch
Bizitza
JaiotzaParamaribo1936ko ekainaren 18a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
 Surinam
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaParamaribo2025eko azaroaren 5a (89 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Liesbeth Venetiaan (en) Itzuli  (1966 -  2025)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLeidengo Unibertsitatea
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, politikaria, olerkaria eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaNational Party of Suriname (en) Itzuli

Ronal Runaldo Venetiaan (Paramaribo, 1936lo ekainaren 18aibidem, 2025eko azaroaren 5a) surinamdar irakasle eta politikaria izan zen. Surinamgo presidentea izan zen 1991tik 1996ra eta 2000tik 2010era.

1955ean Herbehereetara iritsi zen fisika eta matematika ikastera Leidengo Unibertsitatean eta doktoratu ondoren Surinamera itzuli zen fisika eta matematika irakasle gisa lan egitera.

Surinamgo Alderdi Nazionaleko kidea, Venetiaan Hezkuntza ministro izendatu zuten Henck Arronen gobernuan eta gainerako gobernuarekin batera kargugabetu zuten 1980ko estatu kolpean. Anton de Kom Unibertsitatean aritu zen irakaskuntzan.

1987an politikara itzuli zen Alderdi Nazionaleko presidente eta Hezkuntza ministro gisa. 1991tik 1996ra izan zen lehen aldiz errepublikako presidente, eta orduan ez zuen berrautatzerik lortu. 2000. urtean berriro aukeratu zuten, eta 2005ean berriz hautatu zuten. 2013an politikatik erretiratu zen.

Olerkigintza ere izengoitiz idatzi zuen.