Ronnie Coleman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ronnie Coleman

Bizitza
JaiotzaMonroe1964ko maiatzaren 13a (59 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
Hezkuntza
HeziketaGrambling State University (en) Itzuli
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
Jarduerak
Jarduerakbodybuilder (en) Itzuli, polizia eta amerikar futboleko jokalaria
Pisua130 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Lantokia(k)Arlington
KidetzaInternational Federation of BodyBuilding & Fitness (en) Itzuli
Izengoitia(k)ibay strong

ronniecoleman.net
IMDB: nm5850658 Facebook: ronniecoleman08 Instagram: ronniecoleman8 LinkedIn: ronnie-coleman-38730320 Edit the value on Wikidata

Ronald Dean Coleman (Monroe, Louisiana, 1964ko maiatzaren 13a), Ronnie Coleman edo The king ezizenez ezagunagoa, Ameriketako Estatu Batuetako fisikari-kulturalista ohia da. Olympia, IFBBko profesionaletan garaipen gehien lortu dituen marka zuen 26 titulurekin,Dexter Jacksonek irabazi zuen arte.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ronnie Coleman Monroen jaio zen 1964ko maiatzaren 13an. Coleman Grambling State Unibertsitatean graduatu zen 1984an kontabilitatean, eta Cum Laude kalifikazioa lortu zuen. Unibertsitatean egon zen bitartean futbol amerikarrean linebacker bezala jokatu zuen GSU Tigers taldearekin, Eddie Robinson entrenatzailearen zuzendaritzapean. Graduatu ondoren, ez zuen kontulari gisa lanik aurkitu, eta Domino's Pizzan hasi zen lanean, non kortesiazko pizza jaten baitzuen egunero, hain pobrea zenez, ezin baitzuen lanetik kanpo jan. Egunkaria irakurrita iragarki bat ikusi zuen, non esaten zuen Arlingtongo polizia-departamentua hautagai bila zebilela, eta izena eman zuen, azkenean ofizial postua lortuz. 1989tik 2000ra ofizial izan zen, eta 2003ra arte erreserbako ofizial.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko Mr. Olympia, Lee Haneyrekin partekatzen duen ondoz ondoko zortzi tituluen errekorra hautsi nahian, bigarren postuan geratu zen, Jay Cutler-ek gaindituta. 2008an azken aldiz lehiatu zen Mr. Olympia, laugarren postua lortuz, nahiz eta kulturismoko beste ekitaldi batzuetan parte hartzen jarraitu.

Erretiroa hartu zuenetik, gaur egun, Colemanek erakustaldiak eta mintegiak ematen ditu munduan zehar. 2010ean bere gehigarri marka merkaturatzen hasi zen, "Ronnie Coleman Signature Series”

Neurriak unerik onenean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bizepsak 60,96 cm
  • Izterrak 91,44 cm
  • Bularra 152,4 cm

Lortutako tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1990 Mr. Texas (Heavyweight & Overall)
  • 1991 World Amateur Championships (Heavyweight)
  • 1991 Mr. Unibertsala
  • 1995 Pro Cup kanada
  • 1996 Pro Cup kanada
  • 1997 Grand Prix Russia.
  • 1998 Night of Champions
  • 1998 Toronto Pro Invitational
  • 1998 Mr. Olympia
  • 1998 Grand Prix Finland
  • 1998 Grand Prix Germany
  • 1999 Mr. Olympia
  • 1999 World Pro Championships
  • 1999 Grand Prix England
  • 2000 Mr. Olympia
  • 2000 Grand Prix England
  • 2000 World Pro Championships
  • 2001 Arnold Schwarzenegger Classic
  • 2001 Mr. Olympia
  • 2001 New Zealand Grand Prix
  • 2002 Mr. Olympia
  • 2002 Grand Prix Holland
  • 2003 Mr. Olympia
  • 2003 Grand Prix Russia
  • 2004 Mr. Olympia
  • 2004 Grand Prix England
  • 2004 Grand Prix Holland
  • 2004 Grand Prix Russia
  • 2005 Mr. Olympia

Entrenamenduko bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak dira Ronnie Colemanek entrenamenduetarako hainbat bideo egin zituela, besteak beste:

Ronnie Coleman 's First Training Video (Ronnie Colemanen entrenamenduaren lehen bideoa) Colemanen entrenamendua eskaintzen du 1997 Mr. Olympia.

Ronnie Colemanen eguneroko jarduerak erakusten ditu Mr. Olympia 2000. 12 errepikapen egiten ikusten da 140 kg press militarrekin eta bi errepikapen 360 kg hildako pisuarekin.

The Cost of Redemption: Coleman erakusten du 363 kg-ko 2 sentadila-errepikapen eginez, hanken prentsako 8 errepikapen 1021 kg-rekin, 5 errepikapen 225 kg-ko pres bankan eta kurl alternoa 34 kg-ko mankuernekin.

On The Road 101 minutuko entrenamendua eta 14 minutuko ezaugarri bereziak ditu 115 minuturako. 2005eko Olympia baino astebete geroago filmatu zen Australian.

Relentless - Guztira 5 ordu eta 52 minutu. Arlington Texasen filmatua, bere etxean eta beste leku batzuetan.

Invincible - DVD honen lehen zatia 2007ko uztailaren 9an eta 10ean filmatu zen Ronnieren denboralditik kanpoko azken astean (2007ko Olympiatik 12 astera). Bigarrena 2007ko irailaren 3an eta 4an filmatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]