Roque Dalton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roque Dalton
Roque Dalton (1969).jpg
Bizitza
JaiotzaSan Salvador1935eko maiatzaren 14a
Herrialdea El Salvador
HeriotzaQuezaltepeque (El Salvador)1975eko maiatzaren 10a (39 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaTxileko Unibertsitatea
El Salvadorko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, kazetaria eta politikaria
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPeople's Revolutionary popular Army (en) Itzuli

Musicbrainz: a993557b-da7f-4335-ad9f-a3a7b812ec70 Edit the value on Wikidata
Roque Dalton Pragan, 1966an.

Roque Dalton García (San Salvador, 1935eko maiatzaren 14a- Quezaltepeque, El Salvador, 1975eko maiatzaren 10a) El Salvadorko kazetari, idazle eta iraultzailea izan zen. Dalton erahila izan zen; hiltzaileak Ejercito Revolucionario del Pueblo taldeko partaideak izan ziren. Gaur egun bere garaiko El Salvadorko poeta nagusitzat jotzen zaio.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulu akademikorik jaso ez zuen arren, goi mailako ikasketak Txileko Unibertsitatean eta El Salvadorreko Unibertsitatean egin zituen, azken horretan zuzenbidea ikasi zuen. Badira erreferentzia batzuk Mexikoko Unibertsitate Autonomo Nazionaleko ikasgeletatik ere igaro zela, baina literatura ikertzaile batzuek ideia hori gezurtatu dute. Txilen marxismoa ikasten hasi zen eta bere herrialdera itzuli zenean, El Salvadorreko Alderdi Komunistan (PCS) afiliatuta, ekintzaile politiko aktiboa bihurtu zen. Círculo Literario Universitario sortu zuen El Salvadorreko Unibertsitatean, bestetik, Otto René Castillo Guatemalako olerkariarekin batera. 1957an Sobietar Batasunera bidaiatu zuen, eta horrek bere militantzia politikoa erabat markatu zuen. Horri esker ere etorkizuneko errekonozimendu handiko poetak ezagutu zituen, hala nola Juan Gelman eta Miguel Ángel Asturias. Bidaia berean, Carlos Fonseca Amador Nazio Askapenerako Fronte Sandinistaren sortzailea ezagutu zuen. Bere jarduera politiko biziak espetxera eraman zuen José María Lemus presidentetzan.

1961an, El Salvadorretik kanporatu zuten, eta horregatik Mexikon, Txekoslovakian eta batez ere Kuban erbesteratuta gisa bizi izan zen. Kubako bizitza kulturalean parte hartu zuen aktiboki eta Cochinos badiako inbasioaren ondoren entrenamendu militarra ere jaso zuen. 1964an El Salvadorra itzultzea lortu zuen arren, kartzelan amaitu zuen eta CIAko agente batek galdeketa egin zion. 1969an Kubara itzuli zen eta Casa de las Américas Poesia Saria irabazi zuen, Taberna y otros lugares liburuarekin.

Kubatik irten eta gero, Daltonek El Salvadorreko borroka armatuan parte hartzea erabaki zuen. Beraz, 1973an, Herri Armada Iraultzailean (ERP) sartu zen. Erakunde horretan, Alejandro Rivas Mira buruzagiarekin, taldearen burua nolabait, barne polemika larri baten protagonista izan zen. Dalton "errebisionista" gisa sailkatu zen eta ERPko zuzendaritzak bere exekuzioa José Armando Arteagarekin batera erabaki zuen.

Bere literatura lanetan islatutako bere bizitza bohemiarra eta nortasun jatorra eta axolagabea gogoan hartuta, bere kezka nagusia bere herrialdearen, El Salvadorren, patua zen; eta teoria marxistaren ezagutzen bazuen ere, bere lana nahiko heterogeneoa da. El Salvadorreko poesia iraultzailearen erakuslerik handiena eta herrialde horretako idazlerik eragin handienetakoa izan da Roque Dalton. Gainera, Latinoamerikako poesiaren ordezkari onenen artean dago. Hil ondoren, Salvadorreko estatuak "Seme merituena" eta "Poeta merituena" aitortu zuen eta honoris causa doktoretza eman zion.[1][2]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanen bilduma desberdinak argitaratu dira. Banakako lan nagusiak hauek dira, bestetik:

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mía junto a los pájaros, San Salvador,1957.
  • La ventana en el rostro, Mexiko, 1961.
  • El mar, Habana, 1962.
  • El turno del ofendido, La Habana, 1962.
  • Los testimonios, Habana, 1964.
  • Poemas. Antología, San Salvador, 1968.
  • Taberna y otros lugares, Casa de las Américas saria, Habana, 1969.
  • Los pequeños infiernos, Bartzelona, 1970.
  • Poemas clandestinos, El Salvador, 1975 (Universidad Autónoma de Puebla, Mexiko, 1980).
  • Últimos poemas, Nuestra América, Buenos Aires, 2005.

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • César Vallejo, Habana, 1963.
  • El intelectual y la sociedad, 1969.
  • ¿Revolución en la revolución? y la crítica de la derecha, Habana, 1970.
  • Un libro rojo para Lenin, Habana, 1970.
  • Miguel Mármol y los sucesos de 1932 en El Salvador, 1972.
  • Las historias prohibidas del Pulgarcito, Mexiko, 1974.
  • El Salvador, monografia, UCA Editores.
  • Un libro levemente odioso, Elena Poniatowskaren hitzaurrea, La Letra Editores, Mexiko Hiria, 1988.

Fikzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pobrecito poeta que era yo, San Salvador: UCA Editores, 1994, 2005.

Roque Dalton euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daltonen liburu osorik euskaratuta ez badago ere, bere poema batzuen bertsioak ezagutzen dira. Hor daude, esaterako, Luigi Anselmik, Hedoi Etxartek, Gorka Arresek eta Jon Benitok itzulitakoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Urtecho, Mario. "Pobrecito poeta que era yo". Confidencial, 2016ko maiatzaren 9a, Managua, Nikaragua. [1]
  2. [2]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]