Rosa Almirall
| Rosa Almirall | |
|---|---|
(2022) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Olot, 1956ko apirilaren 30a (69 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hezkuntza-maila | doktoretza |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ginekologoa |
| Enplegatzailea(k) | Institut Català de la Salut |
Maria Rosa Almirall i Oliver (Olot, Katalunia, 1956ko apirilaren 30a) kataluniar ginekologoa eta obstetra da, militante feminista, trans pertsonen osasunaren arretan aitzindaria. Emakumeek beren gorputza miatu, gozatu eta erabakitzeko duten eskubidearen aldeko borrokalaria. Esperientzia horregatik trans pertsonentzako osasun eredu bat sortu zuen, pertsonaren erabakiak errespetatzearen aldekoa.[1][2]
Almirallek 2012an ezarri zuen lehen aldiz eredu berri hau Bartzelonako CAP Mansó-n. Geroago, 2017an, Kataluniako Osasun Institutuaren erreferentziazko zentro bihurtu zen trans pertsonen arretan. Kataluniako beste herri batzuetara zabaldu da eta Espainiako autonomia erkidego gehiagotara e baita Txilera ere.[3][4]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rosa Almirallek medikuntza ikasi zuen Bartzelonan, eta bertan kolektibo feministetan militatu zuen, hala nola Bartzelonako Koordinadora Feministan, Familia Plangintzarako Elkartean eta Bartzelonako Mujeres por el Autoconocimiento y la Anticoncción (DAIA) taldean. DAIA taldearentzat Our Bodies, Ourselves (Gure gorputzak, gure bizitzak) liburuaren itzulpena egiten lagundu zuen, emakumeen ahalduntze pertsonal eta kolektiboan nazioarteko erreferentea.
Ginekologian eta obstetrizian lizentziatu zen 1979an, eta, ondoren, ginekologo gisa hasi zen lanean osasun sistema publikoan. 1987an, Bartzelonako Sagrat Cor Ospitaleko Ginekologia eta Obstetrizia zerbitzuko buru kliniko izendatu zuten. 1988an doktoratu zen Bartzelonako Unibertsitatean, gaztelaniazko tesi batekin: Valor predictivo de la monitorización antenatal de la F. CF según la patología y la edad gestacional. 1995ean Kataluniako hainbat eskualdetako sexu eta ugalketa osasunaren arreta zerbitzua zuzentzera pasa zen.[1] Hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du ibilbidean zehar, besteak beste, honako hauetan: antibiotikoen erabilera parte goiztiarretan, gaixotasun oportunistak herpesaren eta papilomaren birusaren presentzian populazio orokorrean eta sexu-langileetan Bartzelonan.[5][6][7]
Almirall hitzaldi batean izan zen non Miquel Missék trans adingabeen osasun-arazoak azaldu zituen. Trans pertsonenganako arreta ginekologikorik ez zegoela eta diskriminatzailea zela jakin ondoren, Bartzelonako Ospitale Kliniko eta Probintzialeko Genero Identitatearen Nahasteen Unitatetik erabat desberdina izango zen kontsulta bat sortzea erabaki zuen.[8] Hala, bada, 2012an, Bartzelonako San Antonio auzoko CAP Mansoko Trànsit bultzatu zuen, arreta despatologizatuarekin, trans gertaera giza aniztasunaren zatitzat jotzen baitzuen, eredu biopsikosozialari jarraituz. Unitateak arrakasta izan zuen, nahiz eta zenbait unitate espezializatuk errefusatu eta kritikatu.[9][10]
2015ean Trans*forma la Salut plataforma asanblearioak trans pertsonen osasuna artatzeko eredu berri bat negoziatu zuen Osasun Sailarekin, Trànsit Zerbitzua erreferentziazko zentro gisa ezarri eta baliabideak zabaltzeko. 2016ko urrian iragarri zen, eta 2017ko azaroan egin zen ofizialki.[11][12] Hala, Rosa Almirallen eredua finkatu zen, eta nabarmen igo zen eskaria asetzeko osasun arloko profesionalen kopurua. CatSalutek Kataluniako lurraldera zabaldu zuen zerbitzua. 2022an bost unitate ireki zituen Reusen, Lleidan, Manresan, Gironan eta Sabadellen.[13]
Rosa Almirallek Kasa Trans* Elkartea sortu zuen 2020an, Kataluniatik kanpoko trans pertsonei laguntzeko eta osasuneko, hezkuntzako eta enpresako profesionalak trans gaietan trebatzeko. 2021ean, Kataluniako Generalitateak bere lana aitortu eta Lanaren Domina President Macià eman zion .[1][14]2023an hartu zuen erretiroa, baina prestakuntza eta hitzaldiak ematen jarraitzen du.[15]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 «El Govern reconeix els mèrits laborals de 31 persones i 11 entitats amb les medalles i plaques al treball President Macià 2020 i 2021» govern.cat 30/11/2021.
- ↑ Pérez, Beatriz. (2018-06-19). Rosa Almirall: "La lucha 'trans' de hoy es comparable con la de los gais de los 70". .
- ↑ Rosa Almirall. Servicio de salud público para personas trans. 12/10/2019.
- ↑ Atenció a la salut de les persones trans. .
- ↑ de Sanjosé, Sílvia; Marshall, Vickie; Solà, Judit; Palacio, Virgilio; Almirall, Rosa. (2002-03-01). «Prevalence of Kaposi's sarcoma-associated herpesvirus infection in sex workers and women from the general population in Spain» International Journal of Cancer 98 (1): 155–158. doi:. ISSN 0020-7136. PMID 11857400..
- ↑ Touzé, A.; de Sanjosé, S.; Coursaget, P.; Almirall, M. R.; Palacio, V.. (2001-12). «Prevalence of anti-human papillomavirus type 16, 18, 31, and 58 virus-like particles in women in the general population and in prostitutes» Journal of Clinical Microbiology 39 (12): 4344–4348. doi:. ISSN 0095-1137. PMID 11724843..
- ↑ de Sanjose, Silvia; Almirall, Rosa; Lloveras, Belen; Font, Rebeca; Diaz, Mireia. (2003-10). «Cervical human papillomavirus infection in the female population in Barcelona, Spain» Sexually Transmitted Diseases 30 (10): 788–793. doi:. ISSN 0148-5717. PMID 14520179..
- ↑ C. Llop, Mar. (2017). «Respectar els temps de les persones trans» Colors de Territori (11).
- ↑ Tena, Violeta. (22/03/2021). «Rosa Almirall: "Les dones trans són tan dones com les dones cis"» El Temps.
- ↑ Erra, Montse. (29 abril 2018). «La identitat sentida» Nació Digital.
- ↑ La Unitat Trànsit del CAP Manso és el nou servei de referència a Catalunya per a l'atenció a la salut de les persones transsexuals. .
- ↑ Salut, Departament de. (2017-10-10). «Implantació del model d'atenció a les persones trans en l'àmbit del CatSalut (14/2017)» Scientia.
- ↑ «Es posa en marxa la Unitat Trànsit de la Metropolitana Nord, per donar atenció a la salut de les persones trans» Diari Sant Quirze 20-1-2022.
- ↑ Associació Kasa Trans*. 23/10/2020.
- ↑ Rodríguez Carrera, Marta. (16-07-2023). «Entrevista Rosa Almirall, ginecòloga jubilada, exdirectora de Trànsit, servei d'atenció a la transsexualitat de l'ICS: "No hi ha una prova per determinar qui és trans"» Ara.
- ↑ Avanzis. «Bob Pop, Itziar Castro, Empar Pineda, Jordi Petit, Arantxa Etxebarria, Jesús Generelo y Trànsit, premios Plumas 2019» FELGTB.
- ↑ Figuls, Josep Catà. (2019-11-28). «Emprendedores que contribuyen a un mayor progreso social» El País (Madrid) ISSN 1134-6582..