Rosa Durán

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rosa Durán
Bizitza
JaiotzaJerez de la Frontera, 1922
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1999 (76/77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakflamenko-dantzaria

Rosa Durán, jaiotzaz Rosa López Caballero(Jerez de la Frontera, Cádiz, 1922Madril, 1999) cadiztar flamenko-dantzaria izan zen. Parisko Nazioen Antzokiaren saria eta Flamenkologiako Katedraren Dantza Sari Nazionala (1965) jaso zituen.[1][2][3][4]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo Zambra oholtzaren irudia, ia 22 urtez.[5] Koadroko neska gisa sartu zen, eta lehen dantzari eta izar absolutu izatera iritsi zen.[6] Jerezko Isabelitaren eta José Durán Mediavilla el Tordo flamenko-kantariaren adopziozko alabatzat hartzen zen, eta harekin ezkondu zen Isabelitaren alargun izan zenean.[2]

1958an Bruselako Erakusketa Unibertsalean dantzatu zuen eta 1962an Parisko Coliseo Sarah Bernhardt-en, non Nazioen Antzokiko Dantzaren Nazioarteko Saria lortu baitzuen; 1964an New Yorkeko Mundu Ferian ere parte hartu zuen.[6] Los Tarantos obra interpretatu zuen TVErako.[6]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an hil zen, eta jaioterrian lurperatuta dago. Andaluziako Flamenko Zentroak bere jantziak, argazkiak, sariak eta oroitzapen pertsonalak gordetzen ditu, baita Zambra tablaoan egindako lehen lan-kontratua ere.[6]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1965 urtean Parisko Nazioen Antzokiaren saria
  • 1965 urtean Flamenkologiako Katedraren Dantza Sari Nazionala
  • 1962an Parisko Coliseo Sarah Bernhardt-en Nazioen Antzokiko Dantzaren Nazioarteko Saria [6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Muñoz, Manuel Peña. (2007). La España que viví. RIL Editores ISBN 978-956-284-564-9. (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  2. a b (Gaztelaniaz) «ROSA DURÁN» Diario Sur 2018-11-30 (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  3. (Gaztelaniaz) Caballero, Ángel Álvarez. (1985-06-25). «Rosa Durán, 'bailaora' de raza» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  4. (Gaztelaniaz) «Rosa Durán, the Glossary» es.unionpedia.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  5. «Rosa Duran bailarina - Bilatu Bideoak» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  6. a b c d e «Rosa Durán» elartedevivirelflamenco.com.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]