Rosa Elizburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rosa Elizburu


Atxondoko alkate

2011 - 2015
Bizitza
JaiotzaArrasate1958ko apirilaren 5a (66 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMondragon Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta irakaslea
Lantokia(k)Atxondo
Enplegatzailea(k)Ibaizabal ikastola
Garabide
Arizmendi ikastola
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Rosa Maria Elizburu Oianguren (Arrasate, Gipuzkoa, 1958ko apirilaren 5a) ezker abertzaleko politikaria da, Atxondoko emakumezko lehen alkatea izan dena. Politikari izateaz gain, irakasle, zuzendari eta pedagogia arduraduna ere izan da.

Gaur egun Kolonbiako Nasa indigena komunitatearekin lanean dihardu.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen ikasketak Angiozarko herri-eskolan egin zituen, eta oinarrizko batxilerrekoak, berriz, Bergarako Mariaren Lagundian ikastetxean eta Bergarako institutuan. Magisteritza ikasketak Eskoriatzako Fakultatean burutu zituen.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakaslea izanik, Haur Hezkuntzako zikloan 27 urte egin ditu lanean Eskoriatzako Arizmendi-Jose Arana ikastolan. Tarte horretan Ikastolen Elkarteak Haur Hezkuntzako Hezkuntza Proiektua garatzeko 6 urtez liberatu zuen. Durangoko Ibaizabal Ikastolan Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako Goi Zikloaren diseinua egiteaz gain, bertoko ikasketaburua eta irakaslea izan da erretiroa hartu arte (2007-2020). Guztira 41 urtetan aritu da ikastolen munduan.

Hizkuntza lankidetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rosa Elizburu. Ilustratzaile Maitane Azurmendi

Lankidetzan ere aritu da 2013. urtetik aurrera Garabide Elkartearen eskutik Kolonbiako Kauka Departamentuko Çxab Wala Kiwe-Asociación de Cabildos Indígenas del Norte eta Toribio udalerriko Sek Sxab- Plan de Vida Proyecto Nasa erakunde indigenekin, batez ere Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasleak trebatzen. Sek Sxab-ek eskatuta, 2021etik aurrera hamaika laguneko talde bat prestatzen ari da jatorrizko hizkuntzan murgilketa eredua abian jar dezaten, eta horretarako Lehen Hezkuntzako metodologia eta baliabide didaktikoak sortu ditzaten.

Politikari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rosa Elizburu eta David Cobos

2011ko maiatzaren 2ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Bildu koalizioaren izenean hautatu zuten alkate.[2]

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz David Cobos Sarraoa (EH Bildu) izan zen Atxondoko alkatea, Rosa Maria Elizburu Oiangurenen (Bildu) ondotik. Cobosek alkatetza lortu zuen bere taldearen baiezko botoei esker, gehiengo osoaz.

Apurka - apurka udalak aurretik zuen zorra kitatzea lortu zuten legealdiko lau urteetan.[3]

Rosa Elizburu eta Rosi Oleaga 2016 Ibilaldiko omenduak

Ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2016 Ibilaldian omenaldia jaso zuen Rosi Oleaga lankidearekin batera egindako ibilbide oparoagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. SLU, Herritar Berri. (2022-03-31). «Nasak, Kitxuak eta euskaldunak, minez eta itxaropenez, elkarri begira» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).
  2. (Gaztelaniaz) «Rosa Elizburu se ocupará del Consistorio de Atxondo a media jornada» El Correo 2012-07-17 (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).
  3. «Zorra kitatuta, inbertsioak egiteko aukera dago Atxondoko udaleko aurrekontuan - Atxondo» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]