Rosa Soroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rosa Soroa
Bizitza
Jaiotza Elduain1945eko irailaren 3a (74 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza  (74 urte)
Jarduerak
Jarduerak pilotaria

Rosa Soroa Oria (Elduain, Gipuzkoa, 1945eko irailaren 3a) Euskal erraketista profesionala izan zen. 16 urtez jardun zuen pilotan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rosa Soroa pilotari familian sortu zen. Aitak pilotan jokatu zuen zale gisa. Osaba Miguel Soroa pilotaria izan zen, nebetariko bat eskuz aritu zen, beste nebak berriz, Miamin, zesta puntan jardun zuen.[1]

Erraketista ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rosa gaztetxotan hasi zen pilotan ikasten Tolosan. Elduaindik Tolosara joaten zen, Beotibar pilotalekuan entrenatzera. Bi urtez aritu zen entrenatzen eta 16 urte besterik ez zituela Madrilera joateko eskaintza jaso zuen. Hantxe egin zuen debuta, Madrid frontoian, 1960ko abenduaren 9an. Aurreneko urteetan arratsaldez eta gauez jokatzen zuten, eta, geroxeago, gauez baino ez. Atzelaria izan zen.[2] Rosa, ama izan zen erraketista profesionala izan zen bitartean, baina amatasunak ez zion bere jarduera eten. Alaba txikia saskitxo batean eramaten zuen entrenamenduetara eta denen artean zaintzen zuten.[3] Ama izan ondoren, 4 bat urtez jarraitu zuen pilotan jokatzen, harik eta 1974. urtean erraketari agur esan zion arte.[4]

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2017an Tolosako Beotibar pilotalekuan, Rosa Soroak omenaldia jaso zuen Izaskun Ayestaran erraketistarekin batera. Tolosa, Elduain eta Ibarrako udalek hartu zuten parte Raketista profesionalak elkarteak antolatutako ekitaldian.[5]
  • 2018ko martxoaren 8an Gipuzkoako Foru Aldundiaren Carmen Adarraga Saria jaso zuen Oronan.[6]
  • 2018ko irailean, Elduaingo jaietan, herritarrek Rosa Soroa omendu zuten erraketista ibilbideagatik.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]