Rosario Artola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Rosario Artola
Bizitza
Izen osoa Rosario Teodora Artola Elizetxea
Jaiotza Donostia1869ko maiatzaren 7a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntza euskara
Heriotza Donostia1950eko urtarrilaren 5a (80 urte)
Familia
Aita Ramon Artola
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Lanbidea
Lanbidea bertsolaria eta idazlea
Mugimendua Euskal Pizkundea

Rosario Teodora Artola Elizetxea (Donostia, Gipuzkoa, 1869ko maiatzaren 7a - 1950eko urtarrilaren 5a) euskal idazlea eta bertsolaria. Idazle familia batean jaio zen, aitak, Ramon Artolak, poema asko eta asko idatzi zituen. Bere anaietako batek, Pepe Artolak, bertsogile ezaguna izateaz gain, antzerki lanak ere idatzi zituen. Familiako ohiturari jarraiki bertsopaperak idatzi zituen eta garaiko aldizkarietan argitaratu. Alegia gisa idatzi zituen bertso eta olerkiengatik egin zen ezagun batez ere. Donostian, kale bat dago bere izenean Luberri auzoan.

Hona Biktoriano Iraola eta Pedro Artola anaiak berari buruz idatzitako bi bertso:

Onen bertsoak eta ipuiak
naukate beti zoratzen.
Dama izanik, gure izkuntza
zer asko duben maitatzen
Onen izena paperen batek
diran aguro aitatzen,
nere biotza, triste ba'dago,
pozkidaz da betetzen.

B. Iraola

Gure arrebatxua
polit egokiya,
neskatxa jakintsua
biziro aundiya,
guztiz liraña eta
begiragarriya,
aingerua dirudi
goitik etorriya.

P. Artola

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rosario Teodora Artola Elizetxea Donostian sortu zen 1869an. Ramon Artola eta Manuela Elizetxearen alaba, bost seme-alabetan gazteena izan zen: Ramon, Pako, Pepe, Manuel (8 urterekin hil zena) eta bera. Aita, Ramon, olerkari ospetsua zuen eta baita Pepe anaia ere, olerkari eta antzezle gisa. Haien bideari jarraitu zion Rosariok eta 1889an, 20 urterekin, Euskal-Erria aldizkarian argitaratu zuen bere lehen lana, "Nere gitarchoari" olerkia. Garaiko aldizkarietan argitaratzen zuen lehen emakumea izan zen. Geroztik, etengabe argitaratu zituen bere olerkiak eta bertsoak 1918ra arte.

Guztira 50 bertso-sorta idatzi zituen, ia denak Euskal Erria aldizkarian argitaratu zituelarik. Sari ugari ere irabazi zituen.

Olerkien izenburuetatik ondorioztatu daitekeen bezala, eta garai hartako idazleen artean ohikoa zen moduan, eguneroko bizitzako kontuak izan zituen kantagai: erlijio gaiak (jainkoa, amabirjina), familia eta lagunak (urtebetetzeak, maitasun adierazpenak), sentimenduak (zoriona, nahigabea), natura, animaliak eta ingurunea (loreak, udaberria, txoriak, saguak, katuak, astoak, azeriak). Badira baita euskaldun ospetsuei eskainitako bertsoak ere (Antonio Arzak, Joxe Zapirain, Migel Salaberri, Martzelino Soroa, Raimundo Sarriegi, ...).

Kitarraren laguntzaz kantatu ere egiten zituen bere bertsoak. Zortziko txikia bezalako molde bizia ere erabiltzen zuen ziria sartzeko eta bertso umoretsuak sortzeko.

Bere bertsogintzaren adibide gisa, segidan argitaratu zuen lehenbiziko sorta, "Nere gitartxoari" (Euskal Erria, 1889):

« Nik gitartxo bat baidet maite eta lagun,

hau joaz pasatzen det denbora txit legun;
nola denok grazi bat zerbaitetan degun,
berarekin pentsatzen nago gau ta egun.
Denbora pasatzeko gauz' hoberik ez da,
honekin nonhai jartzen det nik nahiko festa;
bakarrikan bera da noranahiko orkesta,
hau aitzez inortxo 're aspertutzen ez da.
Triste nagoenean bera det pozgarri,
zenbait bidertan ere hauxen det igarri:
honekin alegria pasatzen det sarri,
soinua joaz eta gainera kantari.
Gitarra jotzez ez naiz behin ere aspertzen,
berarekin bihotza oso zait zabaltzen,
eta memoria 're txit asko argitzen,
honekin det zorion guztia arkitzen.

 »

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Aitona-illobachoaren jolascho bat" (1896)
  • "Ama Birjiña Guadalupekoari" (1903)
  • "Anayari ongi-etorriya" (1891)
  • "Aranzazuko Ama Birjiñari" (1902)
  • "Asto alperra" (1892)
  • "Astoa ta otsoa" (1895)
  • "Baserriyan" (1894)
  • "Bi choriyak" (1892)
  • "Bi saguak. (Ipuiya)" (1893)
  • "Birjiña Amari" (1892)
  • "Chori eriya" (1893)
  • "Errikosheme azkarra-ri" (1914)
  • "Exeriyak" (1899)
  • "Farra eman ziran" (1893)
  • "Ill zera! bañan oso goguan" (1916)
  • "Inozentziya" (1901)
  • "Jauna-ren onduan" (1912)
  • "Jose Zapirain-i. Oroimen bat" (1914)
  • "Katu zarra ta gaztia. (Ipuiya)" (1893)
  • "Kontzeziyoko Birjiñari" (1912)
  • "Lore bi. Nere lagunari" (1899)
  • "Loriak. Birjina Amari" (1901)
  • "Mayatzeko loreak Birjiñari" (1904)
  • "Migel Salaberria'ri. Oroimen bat" (1915)
  • "Naigabea eta atsegiña" (1893)
  • "Nere aita maite biyotzeko-ari" (1910)
  • "Nere anai Franzisko-ri bere egunean" (1889)
  • "Nere gitarchoari" (1889)
  • "Nere lagunari bere egunean" (1893)
  • "On Antonio-ri oroimena" (1904)
  • "On Franzizko Lopen Alen zana-ri" (1910)
  • "Oroigarri bat" (1910)
  • "Oroimendua. [Eugenio Gabilondo]" (1913)
  • "Oroimengarriya" (1902)
  • "Raimundo Sarriegi zanari" (1913)
  • "Serafin Baroja-ri. Zer naigabea!" (1912)
  • "Uda berriya" (1894
  • "Ume zurtza" (1904)
  • "Urte bete! [Serafin Baroja zanari]" (1913)
  • "Zerubetako Erregiña Ama Birjiña Guadalupekoari" (1903)
  • "Zoriona Ama Birjiñari" (1914)
  • "Zuri" (1895)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1902an Oñatiko Euskal Jaietan,"Arantzaz uko Ama Birjiñari" olerkiarekin.
  • 1903an Iruneko Euskal Jaietan, "Zerutako erregiña" olerkiarekin.
  • 1904an Ordizian, "Umezurtza" olerkiarekin
  • 1913an Donostiako Lore Jokoetan, "Ama Birjiña" olerkiarekin.
  • 1918an Donostian, "Aitona eta illoba" lanarekin.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]