Rosario Bléfari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rosario Bléfari
Blefari.jpg
Bizitza
Jaiotza Mar del Plata1965eko abenduaren  24a (53 urte)
Herrialdea  Argentina
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak aktorea eta abeslaria
Musika instrumentua ahotsa
IMDb nm0088164

Rosario Bléfari (Mar del Plata, 1965eko abenduaren 24a) abeslari, aktore eta idazle argentinarra da. 1990 hamarkadan Suárez taldeko abeslaria zela, Argentinako rock independentearen ikono bihurtu zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rosario Bléfari Mar del Plata hirian jaio zen eta gaztetan Buenos Airesera joan zen antzerkigintza ikastera. Temas Lentos izeneko talde batean abesten hasi zen baina ez zuen jarraipenik izan. 1986 eta 1990 artean hainbat filme argentinarretan hartu zuen parte, ezagunena Yo, la peor de todas[1].

1989an Diego Fosser, Fabio Suárez, Gonzalo Córdoba eta Marcelo Zanelli ezagutu eta Suárez musika taldea sortu zuten, San Telmo auzoko "Bolivia" tabernan. Hainbat abesti bildumatan abestiak sartzen hasi ziren eta 1994an aurreneko diskoa plazaratu zuten, Hora de no ver. Pop experimentala egiten zuten eta arrakasta handia izan zuten hasieratik. Hurrengo urteetan disko berriak atera zituzten, azkena 2000 urtean 29:09:00 izeneko EPa. Musika ibilbidearekin batera aktore lanak egiten ere jarraitu zuen eta oraindik ere jarraitzen du.

Suárez taldeko kideek atsedenaldi bat hartzea erabaki zuten eta bitartean Rosario Bléfarik bakarkako disko bat ateratzea erabaki zuen, Cara[2]. Atsedenaldia izan behar zuena Suarez taldearen desagerpena izan zen eta Rosariok bere bakarkako ibilbidean aurrera jarraitu zuen, bi urtetik behin disko berria kaleratuz[2]. Literatura idazteari ere ekin zion eta 2001 urtean Poemas en prosa olerki liburua argitaratu zuen eta 2003 eta 2005ean bi antzerki, Somos nuestro cerebro eta Somos nuestros genes[1].

2014 urtean Sué Mon Mont taldea osatu zuen Gustavo Monsalvo, Tomás Corley eta Marcos Díazekin batera eta bi disko atera zituzten. Musika experimentala jorratu zuten, noise eta pop estiloak uztartuz[2].

2017 urtean proiektu berri bati ekin zion, Julián Perlarekin batera bikotea osatu eta Los mundos posibles taldea osatu zuten. Pintura de Guerra da aurreneko diskoa[3].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suárez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hora de no ver (1994)
  • Horrible (1995)
  • Galope (1996)
  • Excursiones (1999)
  • 29:09:00 (2000) - EPa
  • La colección (2005) - bilduma

Bakarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cara (2002)
  • Estaciones (2004)
  • Misterio relámpago (2006)
  • Versiones relámpago (2006)
  • Calendario (2008)
  • Privilegio (2011)

Sué Mon Mont[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sué Mon Mont (2014)
  • Contratiempo (2015) - EPa

Los mundos posibles[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pintura De Guerra (2018)

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Doli vuelve a casa (1986) - laburmetraia
  • Pobre mariposa (1986)
  • Lo que vendrá (1988)
  • Color escondido (1988)
  • Urgente (1990) - laburmetraia
  • Yo, la peor de todas (1990)
  • Vértigos (1993) - laburmetraia
  • 1000 boomerangs (1995)
  • Silvia Prieto (1998)
  • Cenando con Suárez (1998)
  • Historias de Argentina en vivo (2001)
  • Hotel, hotel (2002)
  • Urgente (2006)
  • La señal (2007)
  • Un mundo misterioso (2011)
  • Los dueños (2013)
  • Entre dos luces: Suárez. Primera parte (2015) - dokumentala
  • La idea de un lago (2017)
  • Adiós, entusiasmo (2017)

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olerki liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Poemas en prosa (2001, Editorial Belleza y Felicidad)
  • La Música Equivocada (2009, Editorial Mansalva)
  • Antes del Río (2016, Editorial Mansalva)

Ipuin liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mis Ejemplos (2016, Lecturas Ediciones)
  • Las reuniones (2018, Editorial Rosa Iceberg)

Antzerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Somos nuestro cerebro (2003, Eudeba)
  • Somos nuestros genes (2005)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c   Sánchez, Fernando Sabido (2016-11-14) «POETAS SIGLO XXI - ANTOLOGIA MUNDIAL + 20.000 POETAS: Editor: Fernando Sabido Sánchez #Poesía : ROSARIO BLÉFARI [19.540»] POETAS SIGLO XXI - ANTOLOGIA MUNDIAL + 20.000 POETAS . Noiz kontsultatua: 2019-02-08 .
  2. a b c   Inrockuptibles, Los (2015-01-25) «“Sue Mon Mont”, de Sue Mon Mont» Los Inrockuptibles . Noiz kontsultatua: 2019-02-08 .
  3.   Inrockuptibles, Los (2017-10-05) «Los Mundos Posibles, el nuevo proyecto de Rosario Bléfari y Julián Perla» Los Inrockuptibles . Noiz kontsultatua: 2019-02-08 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rosario Bléfari Aldatu lotura Wikidatan