Rosario García Ortega
Rosario García Ortega | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Rosario García-Ortega Nestosa |
Jaiotza | Buenos Aires, 1911ko martxoaren 17a |
Herrialdea | Argentina Espainia |
Heriotza | Madril, 1994ko otsailaren 17a (82 urte) |
Familia | |
Aita | Francisco García Ortega |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Rosario García Ortega, ezaguna Charo García Ortega izenez ere (Buenos Aires, Argentina, 1911ko martxoaren 17a – Madril, 1994ko otsailaren 17a)[1] argentinar-espainiar aktorea izan zen. Ezagun egin zen, batez ere, La espera (1956), La regenta (1974) eta Estudio 1 (1965) lanekin.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Francisco García Ortega eta Josefina Nestosa aktoreen alaba zen. Luis eta Margarita neba-ahizpak izan zituen.
Aktore ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso gaztetatik hasi zen interpretatzen, eta 1920ko hamarkadan hasi zuen karrera profesionala. 1929an, Madrilgo antzoki handietan interpretatzen ari zen. Espainian James Matthew Barrieren Alicia sienta la cabeza lana estreinatu zuen Gregorio Martínez Sierraren itzulpenarekin eta Catalina Bárcenarekin, Espainiako une horretako antzerki-aktore garrantzitsuenetakoarekin batera.[2] 1930eko hamarkadan Los hermanos de Betania (1935) proiektuan parte hartu zuen, María Guerrero López eta Fernando Díaz de Mendoza eta Guerrero lagun zituela.[3]
Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, García Leónekin batera joan zen, eta bira bat egin zuen Latinoamerikan zehar. Besteak beste, Antonio López Monís eta Peñaren En mi casa mando yo (1944) lana eszenaratu zuen.[4] Handik urtebetera, Espainiara itzulita, Carlos Díaz de Mendozarekin egin zuen lan, eta, besteak beste, Joaquín Romero Marchent-en Humo (1945), Araceli de Silvaren La pura mentira (1945) edo Alvarez Quintero anaien Lo que hablar las mujeres (1949).[5]
1950ean, Juan de Orduñaren Pequeñeces filmarekin egin zuen debuta zineman, eta hamarkada batez pantaila handian jardun zuen. 20 filmetan baino gehiagotan hartu zuen parte; besteak beste, Agustina de Aragón (1950), Juan Antonio Bardemen Cómicos (1954), edo Recluta con niño (1956). 1962tik aurrera, zinemagintzan soilik hartu zuen parte oso puntualki, besteak beste, La Regenta (1975), Tiempo de silencio (1986) edo La casa de Bernarda Alba (1987).
Eszenatokietara itzulita, María Guerrero Antzokiko taulen gainean, José Luis Alonsoren zuzendaritzapean eta José Bódalo, Antonio Ferrandis eta Amelia de la Torrerekin batera Enrique Jardiel Poncelaren Eloísa está debajo de un almendro (1961), Miguel de Unamunoren Soledad (1962), Maxwell Andersonen Juana de Lorena (1962), Carlos Arnichesen Los Caciques (1962), Anton Txekhoven El jardín de los cerezos (1963),[6] Antonio Galaren Los verdes campos del Edén (1964), Joaquín Calvo Soteloren El proceso del arzobispo Carranza (1964), Bernard Sladeren Homenaje (1978).
1965ean, María Guerreroren konpainia utzi zuen, baina 25 urte baino gehiagoz jarraitu zuen antzerki-karrera, Narciso Ibáñez Mentarekin Friedrich Dürrenmatt-en Los físicos (1965) eta Antonio Casalekin batera Valentin Catavieven ¡Quiero ver a Miusov! (1966), Maxwell Andersonen Mala semilla (1966), Françoise Saganen El caballo desvanecido (1967), Juan José Alonso Millánen El alma se serena (1968), José María Bellidoren Milagro en Londres (1972), Juan José Alonso Millánen Se vuelve a llevar la guerra larga (1974), Antonio Galaren ¿Por qué corres Ulises? (1974), Carlos Arnichesen La venganza de la Petra (1979), Ramón Valle-Inclánen Luces de Bohemia (1984), edo, Federico García Lorcaren La doncella, el marinero y el estudiante (1985).[7][8]
1960ko eta 1970eko hamarkadetan, telebistako saioak egin zituen Estudio 1, Novela edo Al filo de lo imposible saioetarako.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zinemako Idazleen Zirkuluaren dominak[9]
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
1956 | Bigarren mailako aktore onena | La espera | Irabazlea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Rosario García Ortega | Reparto» IMDb (Noiz kontsultatua: 2025-01-10).
- ↑ Informaciones y noticias teatrales. 12 de febrero de 1929.
- ↑ Informaciones y noticias teatrales. 2 de abril de 1935.
- ↑ Una verbena con churros y hasta piano de manubrio. 30 de abril de 1944.
- ↑ Rosario García Ortega y Carlos Díaz de Mendoza, cabeza de cartel de una formación de alta comedia. 28 de marzo de 1945.
- ↑ «ABC MADRID 20-06-1963 página 81 - Archivo ABC» abc 2019-08-08 (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
- ↑ ¡Quiero ver a Miusov!, pieza de mecanismo en el Teatro Cómico. 10 de septiembre de 1966.
- ↑ El caballo desvanecido, de Françoise Sagan, en la Comedia. 6 de noviembre de 1967.
- ↑ Los premios del C.E.C.. 24 de marzo de 1957.