Rosario Larrinaga Elorriaga
| Rosario Larrinaga Elorriaga | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | 1913ko urriaren 16a |
| Heriotza | 2005eko abenduaren 31 (92 urte) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | irakaslea |
Rosario Larrinaga Elorriaga (Getxo, Bizkaia, 1913ko urriaren 16a - Ibidem, 2005eko abenduaren 31) Bizkaiko maistra izan zen. Getxoko Saratxaga auzoko Udal Eskolako irakaslea izan zen 36ko Gerra sortu arte.
Maistra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Memorias de Getxo blogean Saratxaga auzoko eskolei buruzko zenbait artikulu azaltzen dira eta 2013ko abenduaren 11n argitaratutakoan Larrinaga maistraren aipamena aurkitzen da, beste lankide birekin batera, hirurak getxoztarrak: "1932an Saratxaga auzoko eskola horietako ikasleen batez bestekoa 50ekoa zen maila bakoitzean. Maistrak Rosario de Larrinaga eta Gregoria de Zubia eta maisua Marcelino de Urtasun: kasualitatez hirurok Getxoko bizilagunak."[1]
Erbestea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larrinagak 1937 urtean bere herritik alde egin behar izan zuen, eta Gobernu Zibilaren 1970eko agiriran irakurri daitekeenez:“...oso separatista nabarmena zen. Algortako Emakumeetako zuzendaritzako idazkaria izan zen, eta bertan lan handia egin zuen separatismoaren alde. Eremu gorri-separatistan, Euzko Jaurlaritzako Gizarte Laguntza Sailean lan egin zuen...”, “...1937ko ekainaren 14an Frantziara ebakuatu zen eta 1940ko urriaren 6an itzuli zen. Honen ondorioz atxilotua eta espetxeratua izan zen 1941eko apirilean, hilabete bat eman zuelarik bertan”.
Behin gerra bukatuta, lanpostua berreskuratzen saiatu zenean, bere ahalegin guztiak alferrekoak izan ziren Javi Campo idazle bilbotar-algortarrak bere blogean azaltzen duenez: [2]
Gerra Zibila amaitu ondoren, Saratxagako Udal Eskolan zuen postua berreskuratzeko egin zituen ahalegin guztiak alferrikakoak izan ziren. Oso kontuan izan behar da maisutza zela klase ertaineko emakume batek joan den mendeko 20ko hamarkadan lortu zezakeen lanbide-kualifikazio maila gorena, eta emakume unibertsitarioak zirela salbuespena. Bere «bekatua» zen «haur eta gazteen buruetan birus errepublikanoa, eta bere kasuan, abertzaletasuna, inokulatu izana».
Ekintzaile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerraurreko Algortan ezaguna izan zen hartu zuen konpromiso sozio-politikoagatik: Emakume Abertzale Batzako (EAB) partaide garrantzitsua izan zelako Gerra aurreko urteetan, Javi Camporen esanetan: «Emakume Abertzale Batza»ko postu garrantzitsuetan parte hartu zuen. Emakume Abertzale Batza euskal nazionalismoaren hedapenarekin konprometitutako emakumeen elkartea da, bai, baina baita jarduera sozialak sustatzearekin ere. Eta horregatik errepresaliatu eta purgatu zuten.[3]
Eta urteetan bere maistra lanpostura itzultzen saiatu zen arren, ez zuen lortu debekua gainditzea, Karla Llanos Etxabek bere blorean kontatzen duenez: Rosario Larrinaga Elorriagari espedientea ireki zioten, eta horrek eragin zuen Udal Maistra lanpostutik kentzea. 1970eko irailaren 5ean, arazketa-espedientea berrikusteko errekurtsoa aurkeztu zuen Bizkaiko Gobernu Zibilaren aurrean.[4]
Berrikusketa honi, jakinda oraindik frankismoa agintean zegoela, honela erantzun zioten, "Memorias de Getxon" 2012 maiatzaren 16ko postean irakurri daitekenez: 1970eko urriaren 6an, 541. Guardia Zibilaren Komandantziak 5143. txostena egin zuen, eta, besteak beste, hau zioen: “...jokabide moral publiko eta pribatu oneko pertsona, ideia separatista-euskaldunetakoa da...”, “...1965eko irailaren 24an, salatu egin zuten (...) Izan ere, Trinitarioen ordena erlijiosoaren diamante-ezteiak ospatzen zirenez, Gobernuko agintariak zigortu egin zuten, (...) hilaren 19an, jaietako egitarauak horien goialdean banatzean, hainbat lekutan agertzen zen bandera nazionala, ez ikusteko tolesten zuen emakume honek, asmo txarrez eta maltzurki eginez, eta, beraz, gobernu-agintaritzak 10.000 pezetako zigorra ezarri zion...”.[5]
Aintzatespena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Getxoko Udalak herriko kale bati maistra honen izena eman zion, bere herriaren aldeko lana eta kemena kontutan izateko, Karla Llano blogariak azaltzen digunez: Emakume Abertzale batzako partaidea izan zen, Saratxaga auzoko eskoletan maistra bezala lanean Gerra Zibila baino lehen. Atzerrira joan zen eta 40ko hamarkadaren bukaeran, itzultzean, tituluaren onarpena eskatu zuen eta ez zioten eman. 1975 urtean lortu zuen baina jada oso nagusia zen.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Getxo, Memorias De. (miércoles, 11 de diciembre de 2013). «MEMORIAS DE GETXO: LAS ESCUELAS DE SARATXAGA y -II-» MEMORIAS DE GETXO (kontsulta data: 2026-05-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Una nueva calle, una calle nueva – Javi Campo. (kontsulta data: 2026-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Una nueva calle, una calle nueva – Javi Campo. (kontsulta data: 2026-05-24).
- ↑ Getxo, Memorias De. (miércoles, 16 de mayo de 2012). «MEMORIAS DE GETXO: ROSARIO LARRINAGA MAESTRA EXPEDIENTADA EN 1937» MEMORIAS DE GETXO (kontsulta data: 2026-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «MEMORIAS DE GETXO» getxosarri.blogspot.com (kontsulta data: 2026-05-24).
- ↑ Josi. (2026-05-25). Euskara: Rosario Larrinaga Elorriaga maistraren kalea Getxon. (kontsulta data: 2026-05-25).
Kanpo Estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Javi Camporen blogaren sarrera Rosarioren izena kale berri batean aurkituta.
- Memorias de Getxo blogean aipamen guztiak.
- Rosario Larrinaga Elorriga maistraren kalea, Getxoko mapan.