Rosario Olazabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rosario Olazabal
Bizitza
Jaiotza Bilbo1901eko urriaren 5a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza ?
Jarduerak
Jarduerak maisu/maistra
Kidetza Emakume Abertzale Batza

Rosario Olazabal de la Maza (Bilbo, 1901eko urriaren 5a - ?) Emakume Abertzale Batzaren kidea izan zen, eta maistra Errotatxuetako ikastolan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaio zen, 1901eko urriaren 5ean. 1916an irakasle ikasketak hasi zituen Bilboko Irakasleen Goi Eskolan; eta Errotatxuetako ikastolan maistra aritu zen 1932tik 1933ra Eusko Ikastola Batza erakundeak bultzatuta; Koldobike Natxitube bere lankidea izan zen.

Errotatxueta izena zuen Bilboko Gran Vian, Gurutze Sakratuko plazaren ondoan zegoen errota zahar baten ondoan zegoelako.[1]

Bilboko Emakume Abertzale Batzako kidea izan zen 1932an idazkariorde lana beteaz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012 , 257.or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]