Rosbif

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sunday roast delakoa, rosbifa, patata erregosia, barazkiak eta Yorkshire puddingaz osatua.

Rosbifa, ingelesez: Roast beef, labean erregositako idi okel xamurreko txuleta bat da. Jatorriz, Ingalaterrako gastronomiako usadiozko platera izan arren, ingeles hiztun herrialde ugaritan ere asko hedatua dagoen platera da, nagusiki Australian. Usadioz igandez zerbitzatzen da, hortik, Sunday roast deritzon eguna. Rosbifa, barazki eta patatekin lagundurik zerbitzatzen da (erregosiak, egosiak edo purean), eta Ingalaterra Iparraldean Yorkshire pudding deritzonarekin batera.

Rosbifaren soberakinak hash deritzona egiteko edota ogitartekoan jaten dira. Usadioz, Ingalaterran rosbifa hotza eta corned beef plateraren ondoren jatean da. Maiz, horseradish gehigarria ipintzen zaio.

Rosbifa labean pixkanaka erregosten da, bere azalak urre kolorea izan arte, baina guztiz egosi gabe, barnealdea gutxiago erregosia egon beharra du, eta batzuen gustuaren arabera gutxi egina ere bai.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rosbif Aldatu lotura Wikidatan