Rose Leslie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rose Leslie
Rose Leslie (March 2013).jpg
Bizitza
Izen osoa Rose Eleanor Arbuthnot-Leslie
Jaiotza Aberdeen1987ko otsailaren 9a (34 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Bizilekua Lickleyhead Castle (en) Itzuli
Battersea (en) Itzuli
East Anglia (en) Itzuli
Londres
Old Rayne
Lehen hizkuntza Ingeles britainiarra
Familia
Aita Sebastian Arbuthnot-Leslie
Ama Candida Weld
Ezkontidea(k) Kit Harington  (2018ko ekainaren 23a -
Anai-arrebak
Leinua Clan Leslie (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa London Academy of Music and Dramatic Art
Hizkuntzak ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea eta aristokrata
Genero artistikoa drama
Nobela poliziakoa
film dokumentala

IMDB: nm3310211 Allocine: 253135 Allmovie: p674872 TV.com: people/rose-leslie IBDB: 49583
Facebook: RoseArbuthnotLeslie Edit the value on Wikidata

Rose Eleanor Arbuthnot-Leslie (Aberdeen, Eskoziar, 1987ko otsailaren 9a), Rose Leslie izen-deiturez ezagunagoa, aktorea da. Ospetsua da Game of Thrones telesailean Ygritteren rola jokatu zuelako; Downton Abbey telesailean, Gwen Dawsonen rola; eta The Good Fight telesailean, Maia Rindellen rola.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziako Aberdeen hirian jaio zen eta Lickleyhead gazteluan hazi zen 10 urte bete zituen arte. Bere aita, Aberdeenshireko Leslie Klaneko buruzagia zen. Gaur egun XII. mendeko Wardhill gazteluan bizi da bere familia.

Milldfield Schoolen egin zituen bere lehen ikasketak, ondoren London Academy of Music and Dramatic Arten graduatu zen, eta bertan Bachelor of Arts saria jaso zuen.

2009an hasi zen aktore lanetan.

Game of Thrones telesailean Jon Snowren papera antzezten zebilen Kit Harrington ezagutu zuen, eta bikote harreman bat hasi zuten. 2018an ezkondu ziren Lesliren familiaren Wardhill gazteluan.

Aktore ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an egin zuen debuta aktore bezala, New Town telesailean, Rhian pertsonaiaren paperean. Lan honi esker, BAFTA bat jaso zuen aktore berri onenaren kategorian.

Antzerkian ere aritu zen, eta Nell Leyshon Bedlam antzezlanarekin The Globeko eszenatokira igo zen.

Honen ondoren, bere paper ezagunenetako bat heldu zitzaion, Downton Abbey telesaileko Gwen Dawsonen papera hain zuzen ere. ITVko Telesail honen lehen denboraldiko atal guztietan lan egin zuen.

Zineman ere lan egin zuen, Jehny Downhamen Before I Die eleberriaren egokitzapena den Now is Good filmean 2012an, Fiona pertsonaiaren paperean edo Honeymoon filmean Bearen paperean Harry Treadawayekin batera.

2012an, hasi zen HBOren Game of Thrones telesail ospetsuan lanean Ygritte pertsonaiaren paperean. Telesailaren hiru denboralditan egin zuen lan, guztira 17 ataletan.

Utopia telesail britaniarreko bigarren denboraldian ere hartu zuen parte, MI5eko Milner agentearen rolean.

Gaur egun, The Good Wife telesailaren bigarren zatia den The Good Fight telesailean ari da lanean, Maia Rindell pertsonaiaren paperean.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Zuzendaria
2012 Now Is Good Fiona Ol Parker
2014 Honeymoon Bea Leigh Janiak
2015 The Last Witch Hunter Chloe Breck Eisner
2016 The Last Dance Athena Amanda Sharp
Morgan Dr. Amy Menser Luke Scott
2020 Death on the Nile Louise Kenneth Branagh

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Katea
2008 Banged Up Abroad Kim Channel 5
2009 New Town Rhian BBC
2010 Downton Abbey Gwen Dawson ITV
2011 Case Histories Laura Wyre BBC
2012 Vera Lena Holgate ITV
2012-

2014

Game of Thrones Ygritte HBO
2014 Blandings Niagra Donaldson BBC One
Utopia Young Milner Channel 4
The Great Fire Sarah Farriner ITV
2015 Luther DS Emma Lane BBC One
2016 Revolting Rhymes Txano Gorritxo(ahotsa) BBC One
2017-

2019

The Good Fight Maia Rindell CBS All Acces
2019 Saturday Night Live Rose Leslie

Bideo-jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia
2017 Echo En

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Saria Kategoria Lana Emaitza
2009 BAFTA Eskoziarra Best Acting Performance New Town Irabazlea
2013 Aktoreen Sindikatuaren Saria Outstanding Performance by an Ensemble in a Drama Series Game of Thrones Izendapena