Rosemarie Trockel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rosemarie Trockel
Bizitza
JaiotzaSchwerte1952ko azaroaren 13a (71 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea, unibertsitateko irakaslea, eskultorea, argazkilaria, marrazkilaria, artista bisuala, installation artist (en) Itzuli, bideoartista, conceptual artist (en) Itzuli eta ehungintzako artista
Lantokia(k)Kolonia
Enplegatzailea(k)Kunstakademie Düsseldorf (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaNorth Rhine-Westphalia Academy for Sciences and Arts (en) Itzuli
Berlingo Arteen Akademia
Royal Academy of Arts
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
documenta
Q118313501 Itzuli
MugimenduaArte kontzeptuala

Discogs: 1143927 Edit the value on Wikidata

Rosemarie Trockel (Schwerte, Alemania, 1952ko azaroaren 13a) alemaniar artista eta irakaslea da. Figura garrantzitsua nazioarteko arte garaikidean.[1] Kolonian bizi eta lan egiten du, eta Düsseldorfeko Arte Ederren Akademiako irakaslea da. Bere obrek kulturak eta tradizioak adostutako kode, irudi, zeinu eta mezuen kontraesana eta urraketa erakusten dute. Ironiaz eta umorez aldarrikatzen du emakumeak gure gizartean duen eginkizuna.[2][3][4][5]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970etik 1978ra, Trockelek antropologia, soziologia, teologia eta matematika ikasi zituen Kolonian (Alemania). Geroago, pintura ikasi zuen Kölner Werkschulen-en, Koloniako unibertsitate batean. 1971ra arte, arte bisualetan, arkitekturan eta diseinuan artistak sortu zituen.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983an bakarka azaldu zen lehen aldiz, Bonnen eta Kolonian. Gai garaikideei heltzen die, batez ere emakumeari gure gizartean izendaturiko rolari.

Rosemarie Trockelen Frankfurteko Aingerua, 1994

Bere lanak sexualitatearen, kulturaren eta ekoizpen artistikoaren hainbat kontzepturi aurre egin zien. XX. mendeko laurogeiko hamarkadan, Ameriketako Estatu Batuetarako banakako erakusketa garrantzitsuak egin zituen, adibidez, New Yorkeko MoMAn.[6]

1992an, Madrilgo Sofía Erregina Museoak atzera begirako erakusketa bat eskaini zion. 1995ean, nazismoak hildako homosexualei eskainitako Frankfurteko Aingerua memoriala sortu zuen. Trockelek lehiaketa artistikoa irabazi zuen 1994an Frankfurten jarri zen estatuaren diseinua erabakitzeko. Bartzelonan, Antoni Estrany galeriako Fondo, figura eta euria erakusketan ikusi ahal izan zen bere lana 1996an.

MoMAn, bere Knitting Pictures (pintura josiak) erakutsi zuen. Artilezko piezak dira, makinaz eginak, eta ordenagailuz sortutako diseinuen barruan kokatzen dira, motibo geometrikoak eta logo ezagunak erreproduzitzen dituzte.[7] Bartzelonako Arte Garaikideko Museoaren bilduman, MACBAn badaude bere lanak.[8] 1995ean, Berlingo Arte Akademiako kide hautatu zuten.

Less Sauvage than Others

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1985 ars viva-Preis des Kulturises der deutschen Wirtschaft im BDI e.V., Berlin
  • 1989 Karl-Ströher-Preis, Frankfurt
  • 1992 Konrad-Von-Soest-Preis des Landschaftsverbandes Westfο-Lippe
  • 1998 Staatspreis des Landes Nordrhein-Westfalen
  • 1999 Internationalee Kunstpreis de Kulturstiftung Stadtsparkasse, Munich[9]
  • 2004 Wolfgang-Hahn-Preis der Gesellschaft für Moderne Kunst Kölner Museum Ludwig
  • 2008 Kunstpreis der Landeshauptstadt Düsseldorf
  • 2010 Peter-Weiss-Preis der Stadt Bochum
  • 2011 Goslarer Kaiserring
  • 2011 Wolf-Preis
  • 2014 Prix Haftmann

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Trockel, Rosemarie | Grove Art» www.oxfordartonline.com  doi:10.1093/gao/9781884446054.001.0001/oao-9781884446054-e-7000086259..
  2. «Rosemarie Trockel - Temas | ARTIUM - Biblioteca y Centro de Documentación» catalogo.artium.eus.
  3. Jarque, Fietta. (21 de mayo de 2012). Rosemarie Trockel entre líneas. ISSN 1134-6582..
  4. «Sin título» coleccion.caixaforum.com.
  5. «El excéntrico cosmos de Rosemarie Trockel» abc 22 de mayo de 2012.
  6. «Rosemarie Trockel | MoMA» The Museum of Modern Art.
  7. Welle (www.dw.com), Deutsche. «Knitted pictures, hot plates and pigs: Artist Rosemarie Trockel defies categorization | DW | 13.11.2017» DW.COM.
  8. «Trockel, Rosemarie» MACBA Museu d'Art Contemporani de Barcelona.
  9. «Internationaler Kunstpreis Kulturstiftung Stadtsparkasse München» Wikipedia 13 de agosto de 2016.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]