Edukira joan

Rosina Heikel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rosina Heikel

Bizitza
JaiotzaKaskinen1842ko martxoaren 17a
Herrialdea Finlandia
Finlandiako Dukerri Handia
HeriotzaHelsinki1929ko abenduaren 13a (87 urte)
Hobiratze lekuaHietaniemi hilerria
Familia
AitaCarl Johan Heikel
Hezkuntza
HeziketaHelsinkiko Unibertsitatea
Hizkuntzakfinlandiera
Jarduerak
Jarduerakemagina, medikua eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea

Emma Rosina Heikel (Kaskinen, Finlandiako Dukerri Handia, Errusiar Inperioa, 1842ko martxoaren 17aHelsinki, Finlandia, 1929ko abenduaren 13a) finlandiar medikua, ginekologoa, pediatra eta feminista izan zen. 1878an bere herrialdeko lehen emakume doktorea izan zen, ginekologian eta pediatrian espezializatua.

Heikel Kraskinen jaio zen 1842an, Carl Johan Heikel eta Kristina Elisabet Dobbinen alaba. Bere aita Oulu eta Kokkola udalerrietako alkatea izan zen, eta bere bi nebek Alfred eta Emilek, Medikuntza ikasi zuten.

Bera Vaasa, Jakobstad, Porvoo eta Helsinkin joan zen eskolara eta ikasle ona zen.[1][2] Txiki-txikitatik uste zuen hezkuntzarako sarbidea bidezkoa izan behar zuela denentzat, bere emakume generoaz harago, eta 1862 urtean mediku izatea erabaki zuen, bere nebek bezala.[1] Sasoi hartan, bere herrialdeko unibertsitateek ez zieten emakumeei Medikuntza ikasten uzten, eta, beraz, Suediara joan zen Stockholmeko Gimnastika Institutuan fisioterapian trebatzeko.[3] 1866 urtean bukatu zituen ikasketak eta hiriburura itzuli zen, non urtebete beranduago obstetriziako ikastaro bat egin zuen. 1869 urtean itzuli zen Stockholmera, anatomian eta fisiologian espezializatzen jarraitzeko.[1][4]

1870 urtean Helsinkiko Unibertsitatean fisiologiako klaseetara joateko baimena eman zioten eta 1871 urtean Medikuntzako karrera ikasteko baimen berezia jaso zuen.[4] Medikuntzako gradu-titulua lortu zuen 1878 urtean, eta, ondorioz, Finlandiako eta Ipar Europa herrialdeetako lehen emakume medikua izan zen.[3]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heikelek Medikuntzan jarduteko lizentzia mugatua jaso zuen, emakumeak eta haurrak tratatzeko aukera baino ez ziona eman.[4] 1878 urtean Stockholmen eta Kopenhagen lan egin zuen, eta 1879 urtean Vaasara joan zen emakumeen eta haurren osasunean espezializatzeko. 1884 urtera arte ezin izan zen Finlandiako Mediku Elkarteko kide gisa erregistratu.[1] 1883 urtean Helsinki hiriko ginekologo postua sortu zen berarentzat, eta 1889an «hiriko ginekologo eta pediatra» izena eman zioten.[4] Heikel 1901 urtera arte egon zen postuan eta aldi berean bere praktika pribatua Finlandiako hiriburuan mantendu zuen 1906 urtera arte.[1]

Medikua izateaz gain, emakumearen eskubideen eta Naisasialiitto Unioni elkarte feministaren aldeko mugimenduko ekintzailea izan zen Heikel.[2] Emakumearen heziketaren defendatzailea, Konkordia-liitto, akademikoentzako erakundea sortzen lagundu zuen.[4] 1888 urtean, Finlandiako Mediku Elkartearen bilera batean, legezko prostituzioaren aurkako iritzia eman zuen, eta 1892 urtean Naisasialiitto Unioni izeneko emakumeen elkartea bultzatu zuen neska-mutilentzako hezkuntza-aukeren berdintasuna sustatzera.[1] Haurrentzako workhouse bat ere zuzendu zuen, eta bere osasunaren alde lan egin zuen bere herrialdeko nekazarien artean.[3]

Heikel 1929 urteko abenduaren 13an hil zen Helsinkin, 87 urte zituela eta bizirik iraun zuen familia barik.[1] Gorpuzkiak Hietaniemiko hilerrian daude, hiri horretan.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Forsius, Arno. Rosina Heikel (1842–1929) – Suomen ja Pohjoismaiden ensimmäinen naislääkäri. Saunalahti.
  2. a b (Ingelesez) Windsor, Laura. (2002-11-14). Women in Medicine: An Encyclopedia. Bloomsbury Academic ISBN 978-1-57607-392-6. (kontsulta data: 2025-07-10).
  3. a b c 100 Years of Women's Voices and Action in Finland. National Council of Women of Finland, 24 or..
  4. a b c d e «Rosina Heikel: first woman doctor in Finland» Women of Learning (Helsinki.fi).
  5. Hietaniemen hautausmaa – merkittäviä vainajia. Helsingin seurakuntayhtymä.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]